Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

 

ARRAKALA

2018/03/05

ARRAKALA 2018 - Martxoak 16, 17 eta 18

Bere ikasleei antzerki eta dantzaren inguruan gogoeta eragin eta profesionalizaziora eramango dituen esperientzia eskaintzea da Dantzertiren helburu nagusia, eskola gizarteratzea eta arte eszenikoek gizartean duten lekua zaintzea ere albo-helburuak dituelarik. 

Profesionalizatze prozesuan ikasleei hainbat ikasgai, irakasle eta eduki eskainiko dizkie eskolak berak. Bestalde, ezinbestekoa deritzogu gure ikasleek eskolaz kanpoko beste profesional batzuekin hartu-emana izatea eta aldi berean antzerki eta dantzako profesionalek Dantzertin parte hartu ahal izatea. Horrexegatik arrakaldu, ireki, egin nahi dugu Dantzerti asteburu batez. 

Formatua: eskolaz kanpoko jendearentzat ere irekiak izango diren ikastaro programa berezia, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk, martxoaren 16 eta 18 bitartean. 

Ez da nahi bezain luzea izango, baina espero dugu eragin sakona izatea parte hartuko duten pertsona guztiengan. Bigarren urtea da proiektu honekin eta bere doitasunean sinisten dugularik, urte luzez errepika daitekeen arrakala zartatzen jarraitu nahi dugu, gogotsu. Aurtengo proposamenak Inprobisazioa izango du ardatz. Inprobisazioa zentzu zabalean ulertua: dantzan, antzerkian, musikan... Beraz ikastaro guztien artean Inprobisazioaren inguruan lan egiteko proposamen anitzak izango ditugu.

TAILERRAK

Martxoak 16

Pablo Ibarluzea: La improvisación no se improvisa

Jone San Martín: Puntu batetik abiatuta 

Martxoak 17

Eneko Alcaraz: Zama lanak

Joseba IrazokiMusika inprobisazio askeko tailerra

Martxoak 18

Compañía La intrusa: El coraje de las posibilidades

Julian Bozzo: Creatividad, Aladuría y Canto improvisado

HITZALDIAK

Martxoak 16

ADDE espazioa: Intervenir, visibilizar, cohesionar y colaborar en el contexto de la danza en el País Vasco

Uxue Alberdi / Andoni Egaña: Bat batean-Bat bitan

Martxoak 17

Isabel de Naverán: Hacer tiempo

ERAKUSKETAK

Martxoak 12tik 23ra

Ikerne Giménez: Inoiz egin ez nituen antzezlanak

Bisita gidatua: martxoak 17, 10:00

HARTU-EMANAK / BISITAK

Martxoak 16, 17 eta 18

Equipo de investigación de salvaguardia de las artes escénicas (Danza y teatro) y su aplicación a la práctica docente

Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

Valentziako Goi Mailako Arte Dramatiko Eskola

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK

arrakala@dantzerti.eus

Informazio osoarekin dosierra hemen eskura dezakezu (tailerren, hitzaldien, erakusketen eta hartu-emanen deskribapena, gonbidatutako irakasleak, ordutegiak, matrikulazioa...)

Antolatzaileak

Arrakala_antolatzaileak

Laguntzaileak

Arrakala-laguntzaileak