Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera
Atal honetan, zuekin partekatu nahi ditugu Dantzertiko irakasleak egiten ari diren proiektuak, gure funtzionamendua eta irakaskuntzaz haraindiko lana hobeto ezagut dezazuen.
Barne Ekintzak taldea Dantzertiko irakasgai desberdinetan prestatzen diren praktika eszenikoen, jardueren eta erakustaldien kudeaketa eta ekoizpena antolatzeko sortu da, ikastetxeko zuzendaritza-taldearekin batera. Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:
- Komunitatea sortzea.
- Elkar ezagutzea maila artistiko zein pertsonalean.
- Ikaslegoaren interes eta jakinminak adieraztea, esparru eroso batean.
- Ikasgaietan egiten diren lanak hezkuntza-komunitatearekin partekatzea.
Dantzertiko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak proiektuaren helburuak hurrengoak dira, besteak beste:
1: Zentroko informatika sareen eta ekipoen gorabeherak mantentzea eta kudeatzea.
2: Hezkuntza komunitateko kide guztien eta departamentu eta proiektuetako erabiltzaile eta posta elektronikoak sortzea.
3: Web-orria mantentzea eta eguneratzea eta zuzendaritza taldeak adierazitako nobedadeak eta argitalpenak bertara igotzea.
4: CAUarekin harremanetan jartzea gorabeherak kudeatzeko.
5: Hezkuntza Sailak IKTei buruz adierazten dituen zeregin guztiak egitea.