Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera
2022/2023 ikasturteko ikasketak egiteko hurrengo ezohiko sarbide-probak irailaren 12tik 16ra bitarte egingo dira.
Hemen daukazue AURREKO IKASTURTEAREN SARBI PROBEN EREDUA:
Proba hauek egiteko izena emateko epea irailaren 1etik 6ra arte egongo da irekita eta hurrengo estekan klik eginez eman dezakezue izena.
Dantzako goi-mailako ikasketetako Koreografia eta Interpretazioa espezialitatea egiteko sarbide-proben egitura, Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariaren 2022ko uztailaren 17ko Ebazpenean jasota dagoena, honakoa izango da:
Epaimahaiak proposaturiko dantzaren inguruko testu baten azterketa idatzia egin behar dute aurkezten direnak.
Izangaiaren heldutasuna eta ezagutza ebaluatuko da, eta, horretarako, kontuan hartuko da ea kontzeptuak ulertzen dituen, zer-nolako hizkuntza erabiltzen duen, loturak egiteko eta laburbiltzeko gaitasuna duen eta erantzunak egokiak diren eta azterketa kritikoa. Testu-komentarioaren idatzizko partea egiteko gida bezala erabilgarriak diren testu eta web helbide batzuk, hemen uzten dizkizuegu.
Izangaiek 60 minutu izango dituzte gehienez ariketa egiteko.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
Praktikoa izaten da, espezialitatearekin lotuta egongo da, eta, haren bidez, ikasleen ezaupide orokor, tekniko eta artistikoak eta interpretazio-ezaupideak neurtuko ditu epaimahaiak. Hiru ariketek osatuko dute (A,B eta C).
A ariketa.
Dantzako ikasketa profesionaletako azken mailako bi eskola izango dira. Epaimahaiak izendatutako adituek Dantza Klasikoko eskola bat eta Dantza Garaikideko beste bat emango dute.
Eskola bakoitzak 75 minutu iraungo du gehienez.
B ariketa.
Hautagaiek bariazio bat egingo dute, haien gaitasun artistikoa neurtzeko. Beharrezkoa da oinarri melodikoa bidaltzea proba egin baino 5 egun lehenago egiteko administraritza@dantzerti.eus helbidera.
Bariazioak 3 minutu iraungo du gehienez.
C ariketa.
C ariketak bi atal izango ditu:
C1: Inprobisazio-saioa
Inprobisazioko talde-sesio bat egingo da.
C2: Sormenezko banakako ariketa bat egitea.
Epaimahaiak gai edo jarraibide bat proposatuko du sorkuntza baterako abiapuntu gisa.
Izangaiek 30 minutu edukiko dituzte gehienez 3 minutuko proposamen eszeniko bat prestatzeko. Proposamen hori banaka aurkeztuko dute prestaketa-denbora amaitzean.
Banakako ariketa hau aurkeztu ondoren, epaimahaiak egoki deritzon galderak egingo dizkie hautagaiei.
I. eranskinean agertzen da probaren egitura, bai eta zatietako bakoitzaren puntuazioa ere.
Irailaren 1etik 6ra arte (12.00etan amaituko da epea) Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten guztiek izena eman ahal izango dute hauek ikasteko sarbide-probetan.
Izena eman nahi duten hautagaiek on-line egin beharko dute, aipatutako epean, esteka honen bidez: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio
Inskripzio-eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunean, webgune honetan argitaratuko da probarako onartu diren pertsona inskribatuen zerrenda. Hala badagokio, kanpo gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da; kanpo zergatik gelditu diren adieraziko da, eta 48 orduko epea irekiko da akatsak zuzentzeko
Edozein zalantza argitzeko, idatzi administraritza@dantzerti.eus helbidera.
Sarbide-probak irailaren 12tik 16ra bitartean egingo dira. Probak egiteko daten edozein aldaketa, COVID-19k eragindako egungo egoeraren ondorioz, behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko zaie izangai guztiei. Adi egon zaitezte, mesedez, Dantzertiren webgunera.
1. 2022/2023 ikasturterako Dantzako sarbide-probak hurrengo 2022ko irailaren 12tik 176a bitartean izango dira. Arte Dramatikoko plaza guztiak ekainaren deialdean bete ziren .
2. Proba DANTZERTI, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan egingo da (Ibarrekolanda Plaza, 1, Bilbo).
3. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, argibide gehiago eman ahal izango ditu aurreko puntuen inguruan Kontserbatorioko Iragarki taulan eta Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak duen web orrian.
4. Proba egiteko, izangaiek, beraien NANa edo dokumentu ofiziala eraman beharko dute. Beraiek eraman beharko dituzte proba egiteko behar duten materiala.
1. Sarbide-proba espezifikoa gainditzeko, ezinbestekoa da bi zatiak gainditzea. Lehenengo zatian 10 puntu edo gehiago lortu dituzten izangaien behin betiko puntuazioa jasoko da, eta bigarren zatian 40 puntu edo gehiago lortu dituzten izangaiena.
2. Azken nota zenbakien bidez adieraziko da; horretarako, batetik ehunera arteko eskala erabiliko da, eta dezimalak hamarren hurbilenera biribilduko dira, eta, distantzia berera egonez gero, goikora.
3.- 2/2006 Lege Organikoak bere 54.2 artikuluan finkatzen duenez, profesional mailako dantza titulua izatea, kontutan izango da sarbide probaren kalifikazioan (Goi Mailako Dantzako Ikasketen kasuan).
Titulu profesionala aurkezten dutenentzako, azken kalifikazioa honela osatuko da: sarbide proba %80a + dantzako profesional mailako titulua %20.
1. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunak izendatuko du epaimahaia, eta epaimahaiburuak eta lau epaimahaikidek osatuko dute.
2. Epaimahaiak laguntza eskatu ahal izango die egoki deritzen aholkulariei.
3. Honakoak izango dira epaimahaiaren egitekoak:
1. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek denbora eta bitarteko materialak egokitzeko eska dezakete, gainerako ikasleen aukera berak izateko.
2. Horretarako, ikasleek hezkuntza-premia bereziak dituztela egiaztatuko dute, dagokion egiaztagiria aurkeztuta.
1. Proba egin eta bi egun baliodunera, behin-behineko kalifikazioak argitaratuko dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean.
2. Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete probaren behin-behineko kalifikazioaren aurka, behin-behineko emaitzak argitaratu eta bi egun baliodunean, epaimahaiburuaren aurrean. Behin betiko kalifikazioak onartuta ebatziko dira erreklamazioak.
3. Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta astebetean argitaratuko dira gehienez behin betiko kalifikazioak, III. eranskineko ereduaren arabera.
4. Ikasleek gorako errekurtsoa jar dezakete behin betiko kalifikazioen kontra, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunaren aurrean, kalifikazioak argitaratu eta hilabetean.
NOTA: Informazio guztia webgune honetan eta DANTZERTIko ohar taulan jakinaraziko dira
Proba gainditzen duten ikasleek ziurtagiria eskatu ahal izango dute, proba egiten duten ikastegian bertan. Inola ere ez zaie emango ziurtagiririk proba osorik gainditzen ez duten ikasleei: ez ziurtagiri partzialik, ez ariketa bakoitzeko kalifikazioen ziurtagiririk.
Proba egiten den ikastegian bertan gordeko da probak egiteko sortzen den dokumentazioa, probak amaitu eta hiru hilabetez.
2022/2023 ikasturteko ikasketak egiteko sarbide-probak ekainaren 13tik 17ra bitarte egingo dira. Proba hauek egiteko izena emateko epea apirilaren 4tik maiatzaren 20ra arte egongo da irekita eta hurrengo estekan klik eginez eman dezakezue izena.
Hemen daukazue AURREKO IKASTURTEAREN SARBI PROBEN EREDUA:
Arte Dramatikoko goi-mailako ikasketetako Interpretazio espezialitatea egiteko sarbide-proben egitura, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 17ko Ebazpenean jasota dagoena, honakoa izango da:
A Ariketa: tribunalak hurrengo testuen inguruko analisia nahiz galdera ezberdinak proposatuko dizkie hautagaiei
GAZTELANIAZ:
Izangaiaren heldutasuna eta ezagutza ebaluatzen da, eta, horretarako, kontuan hartzen da ea kontzeptuak ulertzen dituen, zer-nolako hizkuntza erabiltzen duen, loturak egiteko eta laburbiltzeko gaitasuna duen eta erantzunak egokiak diren.
Ariketa egiteko, izangaiek 60 min izango dituzte gehienez.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
B Ariketa:
Sormen-idazketaren ariketa: hautagaiek epaimahaiak proposatutako ikus-entzunezko proiekzio bat bistaratuko dute, eta haren inguruan sormenezko testu bat sortuko dute.
Epaimahaiak honako hauek balioetsiko ditu: sortzeko gaitasuna, proposamenaren originaltasuna, proiekzioaren eta proposamen idatziaren arteko egokitasuna eta koherentzia, kalitate artistiko-literarioa eta hautagaiek aurkeztutako testuaren sintesi gaitasuna.
Ariketa hau egiteko, izangaiek 15 minutu izaten dituzte gehienez.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
Hautagaiek hiru ariketa praktiko egingo dituzte (A, B, C), eta, horien bidez, gaitasun artistikoak ebaluatuko dira, kontuan hartuta izangaien gorputz-ahots eta interpretazio gaitasunak.
A ariketa:
Izangaiek, denek batera edo taldetan banatuta, mugimendu eta gorputzeko ariketa praktiko bat egiten dute, epaimahaikide baten zuzendaritzapean edo epaimahaikideek izendatutako aditu baten zuzendaritzapean. Hau guztia balioetsiko da: gorputz-adierazkortasuna eta -plastika mugimendua espazioaneta denboran, energia eta kontzentrazioa.
Ariketa hau egiteko, izangaiek 90 minutu izaten dituzte gehienez.
B ariketa:
Izangai bakoitzak hurrengo hiru probak egin behar ditu:
B.1. Abesti melodiko baten aurkezpena. Izangaiak berak aukeratutako abesti melodiko bat abestuko du euskaraz, gaztelaniaz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialetan, oinarri melodiko batez lagunduta eta probak egin baino 5 egun lehenago , aukeratutako abestiaren oinarri melodikoa aurkeztuko du formatu digitalean (MP3) administraritza@dantzerti.eus helbidera (ez bidali. arren, oinarri melodikoa entzuteko esteka, artxibua baizik. Epea amaituta ez da oinarri melodikoaren aldaketarik onartuko).
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: intonazioa, erritmoa, afinazioa eta ahoskera.
B.2. Izangaiak Poema baten dramatizazioa aurkeztuko du. Poema nahiz dramatizazio-proposamena izangaiak berak eramango ditu.
Izangaiak, probak egin baino 5 egun lehenago, aukeratutako poemaren testua eramango du formatu digitalean. Tribunalak, hautatutako olerkiak 14 bertso edo lerro eduki dezan gomendatzen die hautagaiei.
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: dramatizazio-proposamenaren sakontasuna eta egokitasuna, intonazioa, erritmoa, ahoskera eta adierazkortasuna.
B.3. Epaimahaikedeek momentuan emandako testu baten ozeneko irakurketa.
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: intonazioa, erritmoa, adierazkortasuna eta ahoskera.
Epaimahaiak egokitzat jotzen dituen ariketak proposatuko ditu, izangaia hobeto ebaluatze aldera. Halaber, epaimahaiak ariketetako bakoitza eten edo amaitutzat jo ahalko du, egoki deritzonean.
Horretaz gainera, epaimahaiak egokitzat jotzen dituen galderak egingo ditu, izangaia hobeto ebaluatze aldera.
Hautagaiak B.1 probarako eskatutako oinarri melodikoa eta b.2 proban dramatizatzeko poema bidaliko ditu, formatu digitalean, gutxienez proba egin baino 5 egun lehenago, hurrengo helbidera: administraritza@dantzerti.eus
C ariketa:
Izangai bakoitzak antzerki-bakarrizketa bat interpretatu behar du (pertsonaiaren generoa aukeratu dezakezue) , epaimahaiak ezarritako hauen artean:
EUSKARAZ:
CARLES BATLLE: Bartzelona ahaztu
WILLIAM SHAKESPEARE: Zuek nahi duzuenez
WILLIAM SHAKESPEARE: Neurriari neurriaz
EUGÉNE IONESCO: Abeslari burusoila
GAZTELANIAZ:
CARLES BATLLE: Olvidar Barcelona
WILLIAM SHAKESPEARE: Como gustéis
WILLIAM SHAKESPEARE: Medida por medida
EUGÉNE IONESCO: La cantante calva
Hemen dituzue bakarrizketak deskargatzeko.
Alderdi hauek balioetsiko dira: antzezpen-proposamenaren sakontasuna, egokitasuna eta koherentzia, jarrera eta presentzia eszenikoak, kontzentrazioa eta gorputzaren, ahotsaren eta testuaren arteko lotura.
Epaimahaiak agian galderak egingo dizkio izangaiari, egindako lanari eta/edo bere itxaropenei buruz.
B eta C ariketak egiteko, izangaiek 19 minutu izango dituzte gehienez. Izangaiak erabakiko du zer ordenatan egin ariketak. Izangaiak ez badu aurkezten edo egiten probako ariketetako bat, ezingo du hurrengoetan parte hartu, eta ez zaizkio zuzenduko egin dituen probak.
II. eranskinean agertzen da probaren egitura, bai eta zatietako bakoitzaren puntuazioa ere.