Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

AGURRA:

DANTZERTI komunitatearen zerbitzura dagoen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako Eskola da. Ikasleei, goi-mailako kalitatezko heziketa eskaintzea da gure helburu nagusia. Euskadiko herritarrei eskaintzen dizkiegu gure lana eta esperientzia, artea eta hezkuntza uztartuz. 

 2015ean eman zion hasiera DANTZERTIk bere jarduerari Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, Sarrikon, Ibarrekolanda Plazako egoitzan, instalazioak eta zerbitzua beharrei egokituz.


Bertan Arte dramatikoa eta Dantza goi-mailako heziketa-zerbitzua eskaintzen ditugu. Pertsonak eta etorkizuneko profesionalak formatzea da gure eguneroko zeregina, eta horretarako pertsonen gaitasunei ematen diegu garrantzia, egungo gizarteari erantzun egokia eman nahian, metodologien berriztapenean murgildurik eta teknologia berriak gure  lan tresna eginez. DANTZERTI pertsonen garapenera bideratuta dagoenez, ikasleen ikuspuntuak, iradokizunak edo ideiak jaso eta kontuan hartzeko prest dagoen erakundea dela esan nahi dugu. Profesionalen ekarpenean sinisten dugu eta elkarrekin nahi diogu eman DANTZERTIri bere izaera.


Webgune honen arrazoi nagusia, informazio beharrari erantzutea bada ere, zuen laguntzaz, haratago joan nahiko genuke, harremanak ahalik eta modu zuzen eta irekienean izatea ahalbidetzen duen tresna guztion eskura jartzen. Gure ahalegina, eta alde biko harremanek izango dira gure jardunaren ardatza. Gure interes-taldeek eta aliantzek sarbide erraza duen eta eraginkorra den gunea eskaini nahi dugu. Webguneaz gain, ordea, DANTZERTIko ateak zabalik dituzu gurekin harreman zuzenak nahiago badituzu, baina ez ahaztu teknologia berriei esker, zauden lekutik irits zaitezkeela guregana.