1. 2023/2024 deialdian, eta martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritako ratioen arabera:, administrazio akademikoak:
2. Ikasleak onartzeko, ezinbestekoa da sarbide-proba espezifikoa gainditzea.
3. Proban lortutako noten arabera esleituko dira plazak, beheranzko hurrenkeran.
4. Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna izango du sarbide-probako bigarren zatian nota handiena lortzen duen izangaiak. Hala eta guztiz ere berdinketa gertatuz gero, lehentasuna izango du sarbide-probarako egiaztatutako betekizun akademikoan nota onena egiaztatzen duenak, lehentasun honen arabera: Batxilergoko batez besteko nota, hogeita bost urtetik gorakoentzako sarbide-probako nota eta hemezortzi urtetik gorakoentzako heldutasun-probako nota. Horren harira, "gai" kalifikazioa 5 batekin konputatuko da.
5. Matrikulatzeko epea amaitzean plaza libreak geldituz gero, lehentasuna izango dute ikastetxe horretan probak gainditu dituzten eskatzaileek, proba espezifikoan lortutako ordenaren arabera.
6. Amaitzeko, plaza libreak geldituz gero, beste ikastetxe batean espezialitate bererako sarbide-proba espezifikoa gainditu duten beste eskatzaile batzuei esleitu ahalko zaizkie.
7. Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa betez, %33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila duten ikasleentzat tokien %3 erreserbatuko dute, betiere, dagozkion sartzeko eskakizunak betetzen badituzte. Horretarako, ezgaitasuna duten ikasleek gainontzeko agiriekin batera zer ezgaitasun-maila aitortuta duten adierazten duen ziurtagiria izena ematerakoan erakutsi behar dute, eskumena duen organoak egina.
8. Uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuak, goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoak, 9.4 artikuluan ezarritakoa betetze aldera, plaza libre berrien % 3 gordeko zaie goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak direla egiaztatzen duten kirolariei; kirolari horiek dagokion betekizun akademikoak bete beharko dituzte, eta sarbide-proba gainditu. Ikastetxe bakoitzak eskaintzen dituen guztizko plaza berrien gainean kalkulatuko da plaza-erreserba hori. Sarbide-proba espezifikoa espezialitateen, ibilbideen, instrumentuen edo estiloen arabera egituratzen duten ikasketei dagokienez, bermatu egin beharko da erreserba horren onuradunak, zer espezialitate, ibilbide, instrumentu edo estilotako sarbide-proba espezifikoa gainditzen duten, espezialitate, ibilbide, instrumentu edo estilo horretan sartu ahalko direla.
9. Zer espezialitatetako sarbide-proba gainditzen duten, eskatzaileei espezialitate horretako plazak soilik esleitu ahalko zaizkie, eta ez beste espezialitate bateko plazak.
10. Matrikula DANTZERTIn, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan (Ibarrekolanda plaza, 1, Bilbo), nahiz modu telematikoan egingo da.