Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek egin ahalko dute Dantzako eta Arte Dramatikoko Graduko arte-ikasketak egiteko sarbide-proba espezifikoa:
Izena emateko epea: Apirilaren 16tik maiatzaren 16ra arte, eguerdiko 13:00ak arte.
https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio
Aplikazio honen bidez izena-ematea egiteko ezinbestekoa da aurkeztea:
1.-Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
2.-NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).
Prozedura egin ondoren, eskura izango duzue ordainketa-gutun bat Sarbide Proben tasak ordaintzeko; tasak ordaindu arte, izen-ematea ez da gauzatzen.
2016eko maiatzaren 16ko Aginduak, Hezkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek 28,02 € ordaindu behar dituzte sarbide-probaren prezio publiko gisa.
Eskolara sartzeko titulazio akademikoa, hautagaiak probak gainditzen baditu, leku bat eskaintzen bazaio eta ikasle gisa matrikulatzen erabakitzekotan eskatuko da.