Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera
Zer dira eta zertarako balio dute Arte Dramatikoko goi-mailako Arte Irakaskuntzak?
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitasuna eta ardura eskatzen baitute.
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari Gradu titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak.
Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu titulu bat da, ondorio guztietarako.
Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:
Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?
Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak –teorikoak edo praktikoak–, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.
Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.
Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?
Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.
EAEn, non emango dira Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak?
Euskadin, DANTZERTI Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako eskolan emango dira.
Eskola hori Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan dago.
Zer espezialitate eskainiko dira EAEn 2015-2016 ikasturtetik aurrera?
EAEn, interpretazioaren espezialitatea jarriko da.
Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?
Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako goi-mailako Arte Irakaskuntzak?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.
Dantzako goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari Gradu titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak arlo honetan.
Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu titulu bat da, ondorio guztietarako.
Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?
Dantzako goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:
Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?
Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak –teorikoak edo praktikoak–, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.
Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.
Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?
Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.
EAEn, non emango dira Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak?
Euskadin, DANTZERTI Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako eskolan emango dira.
Eskola hori Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan dago.
Zer espezialitate eskainiko dira EAEn 2015-2016 ikasturtetik aurrera?
EAEn, koreografia eta interpretazioaren espezialitateak jarriko dira.
Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?
Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
Zer baldintza akademiko bete behar ditut proba espezifikoa egin ahal izateko?
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan. Proba horien egitura sarbide-probetarako deialdia egiten duen ebazpenaren I. eranskinean ikus daiteke.
Zer balio du proba horrek?
Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.
Zenbat plaza eskaintzen ditu Dantzertik urtero?
Arte Dramatikoko 15 plaza.
Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?
2023-2024 ikasturterako, maiatzean egongo da epea irekita. Hurrengo estekan izena eman ahal izango duzue.
Noiz dira probak?
Ekainean.
Noiz egin behar da matrikula?
Uztailaren lehenengo hamabostaldian sarrera-proben ekaineko deialdian onartutakoentzat eta irailean, iraileko deialdian onartuentzat.
Egin ditzaket ikasketa hauek Batxilerrik ez badut?
Bai. Administrazioak urtero egiten du batxilerraren ordezko heldutasun-proba bat gainditzeko deialdia.
Zer baldintza akademiko bete behar ditut proba espezifikoa egin ahal izateko?
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan. Proba horien egitura sarbide-probetarako deialdia egiten duen ebazpenaren I. eranskinean ikus daiteke.
Zer balio du proba horrek?
Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.
Zenbat plaza eskaintzen ditu Dantzertik urtero?
Dantzako 25 plaza.
Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?
2023-2024 ikasturterako, maiatzean egongo da epea irekita. Hurrengo estekan izena eman ahal izango duzue.
Noiz dira probak?
Ekainean.
Noiz egin behar da matrikula?
Uztailaren lehenengo hamabostaldian sarrera-proben ekaineko deialdian onartutakoentzat eta irailean, iraileko deialdian onartuentzat.
Zenbatekoa da matrikularen kostua?
2023-2024 ikasturterako matrikula 1200 eta 1400 euro artekoa izango da argitaratzear dagoen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza – zerbitzuen prezio publikoen Aginduaren arabera.