Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Zer da Dantzerti?

DANTZERTI komunitatearen zerbitzura dagoen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako Eskola da. Ikasleei, goi-mailako kalitatezko heziketa eskaintzea da gure helburu nagusia. Euskadiko herritarrei eskaintzen dizkiegu gure lana eta esperientzia, artea eta hezkuntza uztartuz.

2015ean eman zion hasiera DANTZERTIk bere jarduerari Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, Sarrikon, Ibarrekolanda Plazako egoitzan, instalazioak eta zerbitzua beharrei egokituz.

Bertan Arte dramatikoa eta Dantza Graduko heziketa-zerbitzua eskaintzen ditugu. Pertsonak eta etorkizuneko profesionalak formatzea da gure eguneroko zeregina, eta horretarako pertsonen gaitasunei ematen diegu garrantzia, egungo gizarteari erantzun egokia eman nahian, metodologien berriztapenean murgildurik eta teknologia berriak gure lan tresna eginez. DANTZERTI pertsonen garapenera bideratuta dagoenez, ikasleen ikuspuntuak, iradokizunak edo ideiak jaso eta kontuan hartzeko prest dagoen erakundea dela esan nahi dugu. Profesionalen ekarpenean sinisten dugu eta elkarrekin nahi diogu eman DANTZERTIri bere izaera.

Webgune honen arrazoi nagusia, informazio beharrari erantzutea bada ere, zuen laguntzaz, haratago joan nahiko genuke, harremanak ahalik eta modu zuzen eta irekienean izatea ahalbidetzen duen tresna guztion eskura jartzen. Gure ahalegina, eta alde biko harremanek izango dira gure jardunaren ardatza. Gure interes-taldeek eta aliantzek sarbide erraza duen eta eraginkorra den gunea eskaini nahi dugu. Webguneaz gain, ordea, DANTZERTIko ateak zabalik dituzu gurekin harreman zuzenak nahiago badituzu, baina ez ahaztu teknologia berriei esker, zauden lekutik irits zaitezkeela guregana.


Zergatik Dantzerti

Gradu titulua lortuko duzulako

Ikasketak amaitzen dituzunean, Arte Dramatikoko edo Dantzako Goi Mailako arte-irakaskuntzetako gradu-titulua lortuko duzu, eta biak ere goi mailako hezkuntzarako Europako kualifikazio-esparruaren 2. mailan sartuak daude

Merkatuari begira dugun orientazioagatik

DANTZERTIk, Europako goi mailako hezkuntza-esparruan indarrean dauden kalitate eta egiaztapen irizpideekin bat datorren Ikasketa Plan bat du.Horri esker, lan-merkatuan sartu ahal izango zara, edo bestela, gradu ondoko ikasketak egiten jarraitu ahal izango duzu unibertsitate-master desberdinak eginez

Ez dagoelako hau bezalako beste zentrorik

Gure proiektua paregabe bihurtzen duten gauzetako bat zentro integratu bat izatea da.Ez da erronka makala, eta antolamendu aldetik korapilatsua den arren, benetako “arte-fabrika”bat dugu.Ingurune beraren baitan Arte Dramatikoko eta Dantzako Irakaskuntzak Musikako Irakaskuntza Profesionalekin batera elkartzeak hainbat sinergia sortuko ditu, zalantzarik gabe kalitatezko ekarpen interesgarriak emango dituena

Bertako ekoizpenaren aldeko dugun bokazioagatik

Zentroaren izaera integratu hori aprobetxatuz, Musika, Dantza eta Antzerkiko ikasketak bilduko baititu, bertako ekoizpenaren aldeko programa bat garatu nahi dugu, eta bertako ikasleek beste espezialitate batzuetako ikasleekin elkarlanean jardun dezatela.Era horretan, heziketa bat jasotzeaz gain, esperientzia zeureganatu eta zeure ideia propioak edo zure ikaskideekin batera talde-lanean garatuak esperimentatu ahal izango dituzu


FAQ

Arte dramatikoko irakaskuntza — Ezaugarri orokorrak
Zer dira eta zertarako balio dute Arte Dramatikoko Goi Mailako Arte Irakaskuntzak?

Arte Dramatikoko Goi Mailako Arte Irakaskuntzek ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa emateko eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzeko helburua dute.

Profesionalak bihurtzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, eta, beraz, lan-itxaropena dakarte. Azken batean, ikasketa mota hauetara dedikatzeko gaitasunak eta borondatea dituzten ikasleei zuzenduta daude, konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitituzte.

Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzak dira arlo honetan amaitzean Gradu titulazio ofiziala ematen duten bakarrak.

Zer lan-irteera eskaintzen dizkidate Irakaskuntza hauek?

Goi Mailako Arte Irakaskuntzetako tituluak ingurunean txertatzeko tresnak emateaz gain, Arte Irakaskuntza Zentroetan irakasteko gaitasuna ematen dizu, ondorio guztietarako Gradu titulua izanez.

Zer egitura dute Irakaskuntza hauek?

Arte Dramatikoko Goi Mailako Arte Irakaskuntzak 4 ikasturteetan egituratuta daude, guztira 240 ECTS kreditu dituztelarik (60 urteko). Prestakuntzaren banaketa honakoa da:

  • Oinarrizko prestakuntza: gutxienez 18 kreditu.
  • Prestakuntza espezializatua: gutxienez 114 kreditu.
  • Ikasketa Amaierako Lana: gutxienez 6 kreditu.
Zer da ECTS kreditu bat eta zer ordu-karga du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programa ofizialaren helburuak betetzeko egindako lanaren neurria da, gure kasuan 30 ordu. Klase-ordu lektiboak (teorikoak edo praktikoak), ikasteko orduak, mintegiak, lanak, praktikak edo proiektuak egiteko orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatu eta egiteko eskatzen diren orduak barne hartzen ditu.

Beraz, akatsa da Europako kreditua irakaskuntza-orduekin identifikatzea edo azterketak prestatu eta egitea bere zenbaketatik kanpo uztea.

Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Hau irakasgaien arabera aldatuko da eta ikastetxeko zuzendaritzak aldez aurretik ezarri eta jakinaraziko du.

Non dago kokatuta Dantzerti?

Ibarrekolanda Plaza 1ean, Bilbon, Sarriko metroaren ondoan. "Juan Crisóstomo de Arriaga" Kontserbatorioarekin eraikina partekatuz.

Zer espezialitate ematen dira Dantzertin gaur egun?

Gaur egun Dantzertin Interpretazio espezialitatea ematen da.

Beste ikasketa batzuekin edo lanarekin bateratu daitezke?

Ez. Irakaskuntza hauek presentzialak dira eta gainerako goi-mailako irakaskuntzak bezala, goi-mailako arte-irakaskuntzak ikasturte bakoitzeko gutxienez 36 astez dedikazio osoz ikasteko diseinatuta daude.

Dantza irakaskuntza — Ezaugarri orokorrak
Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzak?

Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzek ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa emateko eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzeko helburua dute.

Profesionalak bihurtzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, eta, beraz, lan-itxaropena dakarte. Azken batean, ikasketa mota hauetara dedikatzeko gaitasunak eta borondatea dituzten ikasleei zuzenduta daude, konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitituzte.

Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzak dira diziplina honetan amaitzean Gradu titulazio ofiziala ematen duten bakarrak.

Zer lan-irteera eskaintzen dizkidate Irakaskuntza hauek?

Goi Mailako Arte Irakaskuntzetako tituluak ingurunean txertatzeko tresnak emateaz gain, Arte Irakaskuntza Zentroetan irakasteko gaitasuna ematen dizu, ondorio guztietarako Gradu titulua izanez.

Zer egitura dute Irakaskuntza hauek?

Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzak 4 ikasturteetan egituratuta daude, guztira 240 ECTS kreditu dituztelarik (60 urteko). Prestakuntzaren banaketa honakoa da:

  • Oinarrizko prestakuntza: gutxienez 12 kreditu.
  • Prestakuntza espezializatua: gutxienez 104 kreditu.
  • Ikasketa Amaierako Lana: gutxienez 6 kreditu.
Zer da ECTS kreditu bat eta zer ordu-karga du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programa ofizialaren helburuak betetzeko egindako lanaren neurria da, gure kasuan 30 ordu. Klase-ordu lektiboak (teorikoak edo praktikoak), ikasteko orduak, mintegiak, lanak, praktikak edo proiektuak egiteko orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatu eta egiteko eskatzen diren orduak barne hartzen ditu.

Beraz, akatsa da Europako kreditua irakaskuntza-orduekin identifikatzea edo azterketak prestatu eta egitea bere zenbaketatik kanpo uztea.

Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Hau irakasgaien arabera aldatuko da eta ikastetxeko zuzendaritzak aldez aurretik ezarri eta jakinaraziko du.

Non dago kokatuta Dantzerti?

Ibarrekolanda Plaza 1ean, Bilbon, Sarriko metroaren ondoan. "Juan Crisóstomo de Arriaga" Kontserbatorioarekin eraikina partekatuz.

Zer espezialitate ematen dira Dantzertin gaur egun?

Gaur egun Dantzertin Koreografia eta Interpretazioko espezialitatea ematen da.

Beste ikasketa batzuekin edo lanarekin bateratu daitezke?

Ez. Irakaskuntza hauek presentzialak dira eta gainerako goi-mailako irakaskuntzak bezala, goi-mailako arte-irakaskuntzak ikasturte bakoitzeko gutxienez 36 astez dedikazio osoz ikasteko diseinatuta daude.

Arte dramatikorako sarbidea — Baldintza akademikoak eta proba espezifikoa
Zer baldintza akademiko bete behar ditut proba espezifikora sartzeko?

Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzetan sartzeko, baldintza akademiko hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler titulua izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
  • Lehen baldintzaren ordezko heldutasun-proba gaindituta izatea.

Gainera, ikastetxe akademikoan bertan egiten den sarbide-proba espezifiko bat egin behar da.

Proben egitura sarbide-proben ebazpenaren atalean ikus daiteke.

Zer balio du probak?

Probaren gainditze-indarraldiak urte bateko balioa du, eta estatu osoan irakaskuntza hauek ematen diren edozein zentrotan sartzeko aukera ematen du, horien plaza-erabilgarritasuna alde batera utzita.

Zenbat plaza eskaintzen ditu Dantzerti-k urtero?

Arte Dramatikoko 15 plaza

Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?

2023-24 ikasturterako, epea maiatzean irekiko da. Izen-ematea hurrengo estekaren bidez formalizatu beharko da.

Noiz egingo dira probak?

Probak ekainean egingo dira.

Noiz izango da matrikulazioa?

Matrikulazioa uztailaren lehen hamabostaldian izango da ekaineko sarbide-proben deialdian onartuak izan direnentzat. Iraileko deialdian onartuentzat, matrikulazioa emaitzak argitaratu ondoren egingo da.

Dantzarako sarbidea — Baldintza akademikoak eta proba espezifikoa
Irakaskuntza hauetan ikasi dezaket Batxilergoa ez badut?

Bai. Administrazioak urtero deitzen du batxilergoaren ordezko heldutasun-proba.

Zer baldintza akademiko bete behar ditut proba espezifikora sartzeko?

Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Arte Irakaskuntzetan sartzeko, baldintza akademiko hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler titulua izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
  • Lehen baldintzaren ordezko heldutasun-proba gaindituta izatea.

Gainera, ikastetxe akademikoan bertan egiten den sarbide-proba espezifiko bat egin behar da.

Proben egitura sarbide-proben ebazpenaren atalean ikus daiteke.

Zer balio du probak?

Probaren gainditze-indarraldiak urte bateko balioa du, eta estatu osoan irakaskuntza hauek ematen diren edozein zentrotan sartzeko aukera ematen du, horien plaza-erabilgarritasuna alde batera utzita.

Zenbat plaza eskaintzen ditu Dantzerti-k urtero?

Dantzako 25 plaza

Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?

2023-24 ikasturterako, epea maiatzean irekita egongo da. Izen-ematea hurrengo estekaren bidez formalizatu beharko da.

Noiz egingo dira probak?

Probak ekainean egingo dira.

Noiz izango da matrikulazioa?

Matrikulazioa uztailaren lehen hamabostaldian izango da sarbide-proben ekaineko deialdian onartuak izan direnentzat. Iraileko deialdian onartuentzat, matrikula emaitzak argitaratu ondoren egingo da.

Matrikularen kostua
Zenbat kostatuko da matrikula?

2023-2024 ikasturterako matrikularen prezioa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituen Aginduaren arabera, laster argitaratuko dena, 1200 eta 1400 euro artekoa izango da.