Sarbidea
Izen ematea
Nork eman dezake izena
Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek egin ahalko dute Dantzako eta Arte Dramatikoko Graduko arte-ikasketak egiteko sarbide-proba espezifikoa:
- Batxilergo-titulua izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Goi-mailako arte-ikasketetan sartzeko ezarritako betekizun akademikoen ordezko heldutasun-proba gainditzea edo lanbide-heziketako goi-mailako prestakuntza-zikloak egiteko sarbide-probaren zati amankomuna gainditzea.
Izena emateko epea — 2026/27
Izena emateko epea: apirilaren 13tik maiatzaren 13ra, eguerdiko 13:00ak arte.
Aplikazio honen bidez izena-ematea egiteko ezinbestekoa da aurkeztea:
- Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
- NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).
Prozedura egin ondoren, eskura izango duzue ordainketa-gutun bat Sarbide Proben tasak ordaintzeko; tasak ordaindu arte, izen-ematea ez da gauzatzen.
2016eko maiatzaren 16ko Aginduak, Hezkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek 28,02 € ordaindu behar dituzte sarbide-probaren prezio publiko gisa.
Eskolara sartzeko titulazio akademikoa, hautagaiak probak gainditzen baditu, leku bat eskaintzen bazaio eta ikasle gisa matrikulatzen erabakitzekotan eskatuko da.
Sarrera probak
2026/2027 ikasturteko ikasketak egiteko 1. deialdiaren sarbide-probak ekainean egingo dira. Ordutegi zehatzak, gutxienez, proba-egunak baino lehenago jakinaraziko dira webgune honetan.
Dantzako goi-mailako ikasketetako Koreografia eta Interpretazioa espezialitatea egiteko sarbide-proben egitura, Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariaren ebazpenean jasota dagoena, honakoa izango da:
1. Zatia
Dantzari buruzko testu baten iruzkina izango da, gogoetarako galdera batzuen bidez bideratua. Horretarako, hiru testu proposatuko ditu tribunalak eta testu bakoitzak lotura bat izango du erlazionatutako bideo batera.
Izangaiak 3 testuak aztertu eta testu bat aukeratu beharko du, sakon prestatzeko
Prestaketa honetarako Alianza editorialeko Ana Abad Carlés ikertzailearen Historia del ballet y de la danza moderna liburua irakur dadin gomendatzen dugu, hiru testuak liburu beretik hartuak baitira: A aukera 1. kapitulua, B aukera 16. kapitulua, eta C aukera 7. kapitulua.
Proba honetarako testuak hemen dituzue:
A aukerako testua Pamiela editorialeko Juan Antonio Urbeltz ikertzailearen Bailar el caos liburuko 4. kapituluarekin aberastu da.
Izangaiaren heldutasuna eta ezagutza ebaluatuko da, eta, horretarako, kontuan hartuko da ea kontzeptuak ulertzen dituen, zer-nolako hizkuntza erabiltzen duen, loturak egiteko eta laburbiltzeko gaitasuna duen, erantzunak egokiak diren, eta azterketa kritikoa. Esteka honetan uzten dizkizuegu testu-komentarioaren idatzizko partea egiteko gida bezala erabilgarriak diren beste testu eta web helbide batzuk.
Izangaiek 60 minutu izango dituzte gehienez ariketa egiteko.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
2. Zatia
Praktikoa izaten da, espezialitatearekin lotuta egongo da, eta, haren bidez, ikasleen ezaupide orokor, tekniko eta artistikoak eta interpretazio-ezaupideak neurtuko ditu epaimahaiak. Hiru ariketek osatuko dute (A,B eta C):
A ariketa
Dantzako ikasketa profesionaletako azken mailako bi eskola izango dira.
Epaimahaiak izendatutako adituek Dantza Klasikoko eskola bat eta Dantza Garaikideko beste bat emango dute. Eskola bakoitzak 75 minutu iraungo du gehienez.
B ariketa
Bakartsaio bat egitea. Izangaiak errepertorioaren bariazio bat edo sorkuntza bat interpretatzeko aukera izango du. Ariketa horren helburua izangaien interpretatzeko gaitasuna balioestea da.
Ariketa horrek 3 minutu iraungo du gehienez.
C ariketa
C ariketak bi atal izango ditu:
C1: Inprobisazio-saioa
Inprobisazioko talde-sesio bat egingo da.
C2: Sorkuntza
Sormenezko banakako ariketa bat egitea.
Epaimahaiak gai edo jarraibide bat proposatuko du sorkuntza baterako abiapuntu gisa.
Izangaiek 30 minutu edukiko dituzte gehienez 3 minutuko proposamen eszeniko bat prestatzeko. Proposamen hori banaka aurkeztuko dute prestaketa-denbora amaitzean.
Banakako ariketa hau aurkeztu ondoren, epaimahaiak egoki deritzon galderak egingo dizkie hautagaiei.
I. eranskinean agertzen da probaren egitura, bai eta zatietako bakoitzaren puntuazioa ere.
Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariaren ebazpenea
2026/2027 ikasturterako Arte dramatikoko goi-mailako arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-proba espezifikoak ekainean egingo dira. Proba-egunak jakinaraziko dira webgune honetan.
Arte Dramatikoko goi-mailako ikasketetako Interpretazio espezialitatea egiteko sarbide-proben egitura, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren Ebazpenean jasota dagoena, honakoa izango da:
1. zatia
A Ariketa
Testu dramatikoen azterketa izango da. Epaimahaiak proposatutako hurrengo hiru testuei buruzko hainbat galdera erantzuteko eta haien analisia egiteko eskatuko die izangaiei:
Izangaiaren heldutasuna eta ezagutza ebaluatzen da, eta, horretarako, kontuan hartzen da ea kontzeptuak ulertzen dituen, zer-nolako hizkuntza erabiltzen duen, loturak egiteko eta laburbiltzeko gaitasuna duen eta erantzunak egokiak diren.
Ariketa egiteko, izangaiek 60 min izango dituzte gehienez.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
B Ariketa
Sormen-idazketaren ariketa: hautagaiek epaimahaiak proposatutako ikus-entzunezko proiekzio bat bistaratuko dute, eta haren inguruan sormenezko testu bat sortuko dute.
Epaimahaiak honako hauek balioetsiko ditu: sortzeko gaitasuna, proposamenaren originaltasuna, proiekzioaren eta proposamen idatziaren arteko egokitasuna eta koherentzia, kalitate artistiko-literarioa eta hautagaiek aurkeztutako testuaren sintesi gaitasuna.
Ariketa hau egiteko, izangaiek 15 minutu izaten dituzte gehienez.
Aurkezten direnek idatzizko proba euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta beraien aukera eskabide orrian adieraziko dute.
2. zatia
Hautagaiek hiru ariketa praktiko egingo dituzte (A, B, C), eta, horien bidez, gaitasun artistikoak ebaluatuko dira, kontuan hartuta izangaien gorputz-ahots eta interpretazio gaitasunak.
A ariketa
Izangaiek, denek batera edo taldetan banatuta, mugimendu eta gorputzeko ariketa praktiko bat egiten dute, epaimahaikide baten zuzendaritzapean edo epaimahaikideek izendatutako aditu baten zuzendaritzapean. Hau guztia balioetsiko da: gorputz-adierazkortasuna eta -plastika mugimendua espazioaneta denboran, energia eta kontzentrazioa.
Ariketa hau egiteko, izangaiek 90 minutu izaten dituzte gehienez.
B ariketa
Izangai bakoitzak hurrengo hiru probak egin behar ditu:
B. 1. Abesti melodiko baten aurkezpena. Izangaiak berak aukeratutako abesti melodiko bat abestuko du euskaraz, gaztelaniaz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialetan, oinarri melodiko batez lagunduta eta probak egin baino 5 egun lehenago , aukeratutako abestiaren oinarri melodikoa aurkeztuko du formatu digitalean (MP3) administraritza@dantzerti.eus helbidera (ez bidali. arren, oinarri melodikoa entzuteko esteka, artxibua baizik. Epea amaituta ez da oinarri melodikoaren aldaketarik onartuko).
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: intonazioa, erritmoa, afinazioa eta ahoskera.
B. 2. Izangaiak Poema baten dramatizazioa aurkeztuko du. Poema nahiz dramatizazio-proposamena izangaiak berak eramango ditu.
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: dramatizazio-proposamenaren sakontasuna eta egokitasuna, intonazioa, erritmoa, ahoskera eta adierazkortasuna.
Izangaiak, probak egin baino 5 egun lehenago, aukeratutako poemaren testua eramango du formatu digitalean. Tribunalak, hautatutako olerkiak 14 bertso edo lerro eduki dezan gomendatzen die hautagaiei.
B. 3. Epaimahaikedeek momentuan emandako testu baten ozeneko irakurketa.
Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: intonazioa, erritmoa, adierazkortasuna eta ahoskera.
Epaimahaiak egokitzat jotzen dituen ariketak proposatuko ditu, izangaia hobeto ebaluatze aldera. Halaber, epaimahaiak ariketetako bakoitza eten edo amaitutzat jo ahalko du, egoki deritzonean.
Horretaz gainera, epaimahaiak egokitzat jotzen dituen galderak egingo ditu, izangaia hobeto ebaluatze aldera.
Hautagaiak B.1 probarako eskatutako oinarri melodikoa eta b.2 proban dramatizatzeko poema bidaliko ditu, formatu digitalean, gutxienez proba egin baino 5 egun lehenago, hurrengo helbidera: administraritza@dantzerti.eus.
C ariketa
Izangai bakoitzak antzerki-bakarrizketa bat interpretatu behar du, epaimahaiak proposatutako hurrengoen artean:
Alderdi hauek balioetsiko dira: antzezpen-proposamenaren sakontasuna, egokitasuna eta koherentzia, jarrera eta presentzia eszenikoak, kontzentrazioa eta gorputzaren, ahotsaren eta testuaren arteko lotura.
Epaimahaiak agian galderak egingo dizkio izangaiari, egindako lanari eta/edo bere itxaropenei buruz.
B eta C ariketak egiteko, izangaiek 19 minutu izango dituzte gehienez. Izangaiak ez badu aurkezten edo egiten probako ariketetako bat, ezingo du hurrengoetan parte hartu, eta ez zaizkio zuzenduko egin dituen probak.
I eranskinean agertzen da probaren egitura, bai eta zatietako bakoitzaren puntuazioa ere.
1. 2026/2027 ikasturterako Dantzako sarbide-probak ekainean izango dira.
2. Proba DANTZERTI, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan egingo da (Mediterraneo Itsasoaren kalea z.g, Bilbo).
3. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, argibide gehiago eman ahal izango ditu aurreko puntuen inguruan Kontserbatorioko Iragarki taulan eta Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak duen web orrian.
4. Proba egiteko, izangaiek, eraien NANa edo dokumentu ofiziala eraman beharko dute. Beraiek eraman beharko dituzte proba egiteko behar duten materiala.
1. Sarbide-proba espezifikoa gainditzeko, ezinbestekoa da bi zatiak gainditzea. Lehenengo zatian 10 puntu edo gehiago lortu dituzten izangaien behin betiko puntuazioa jasoko da, eta bigarren zatian 40 puntu edo gehiago lortu dituzten izangaiena.
2. Azken nota zenbakien bidez adieraziko da; horretarako, batetik ehunera arteko eskala erabiliko da, eta dezimalak hamarren hurbilenera biribilduko dira, eta, distantzia berera egonez gero, goikora.
3. 2/2006 Lege Organikoak bere 54.2 artikuluan finkatzen duenez, profesional mailako dantza titulua izatea, kontutan izango da sarbide probaren kalifikazioan (Goi Mailako Dantzako Ikasketen kasuan).
Titulu profesionala aurkezten dutenentzako, azken kalifikazioa honela osatuko da: sarbide proba %80a + dantzako profesional mailako titulua %20.
1. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunak izendatuko du epaimahaia, eta epaimahaiburuak eta lau epaimahaikidek osatuko dute.
2. Epaimahaiak laguntza eskatu ahal izango die egoki deritzen aholkulariei.
3. Honakoak izango dira epaimahaiaren egitekoak:
- Probak prestatzeko eta egiteko prozesua antolatzea. Probak bakarrak izango dira Euskal Autonomia Erkidego osoan.
- Ebaluazio-saioak antolatzea eta aktak egitea.
- Aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.
- Sarrera-probak behar bezala egiten direla eta indarrean dagoen legedia betetzen dela zaintzea.
15 plaza eskaintzen dira, Dantzako espezialitatean eta 15 Arte Dramatikoko espezialitatean, EKAINEKO deialdian.
1. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek denbora eta bitarteko materialak egokitzeko eska dezakete, gainerako ikasleen aukera berak izateko.
2. Horretarako, ikasleek hezkuntza-premia bereziak dituztela egiaztatuko dute, dagokion egiaztagiria aurkeztuta.
1. Proba egin eta bi egun baliodunera, behin-behineko kalifikazioak argitaratuko dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean.
2. Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete probaren behin-behineko kalifikazioaren aurka, behin-behineko emaitzak argitaratu eta bi egun baliodunean, epaimahaiburuaren aurrean. Behin betiko kalifikazioak onartuta ebatziko dira erreklamazioak.
3. Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta astebetean argitaratuko dira gehienez behin betiko kalifikazioak, III. eranskineko ereduaren arabera.
4. Ikasleek gorako errekurtsoa jar dezakete behin betiko kalifikazioen kontra, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunaren aurrean, kalifikazioak argitaratu eta hilabetean.
NOTA: Informazio guztia webgune honetan eta DANTZERTIko ohar taulan jakinaraziko dira
Proba gainditzen duten ikasleek ziurtagiria eskatu ahal izango dute, proba egiten duten ikastegian bertan. Inola ere ez zaie emango ziurtagiririk proba osorik gainditzen ez duten ikasleei: ez ziurtagiri partzialik, ez ariketa bakoitzeko kalifikazioen ziurtagiririk.
Matrikulazioa
Plazen kopurua eta esleipen modua
1. 2026/2027 deialdian, eta martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritako ratioen arabera:, administrazio akademikoak:
- 15 plaza Arte Dramatikoko Gradua egiteko, Interpretazioko espezialitatean.
- 15 plaza Dantza Gradua egiteko, Koreografia eta Interpretazioa espezialitatean.
2. Ikasleak onartzeko, ezinbestekoa da sarbide-proba espezifikoa gainditzea.
3. Proban lortutako noten arabera esleituko dira plazak, beheranzko hurrenkeran.
4. Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna izango du sarbide-probako bigarren zatian nota handiena lortzen duen izangaiak. Hala eta guztiz ere berdinketa gertatuz gero, lehentasuna izango du sarbide-probarako egiaztatutako betekizun akademikoan nota onena egiaztatzen duenak, lehentasun honen arabera: Batxilergoko batez besteko nota, hogeita bost urtetik gorakoentzako sarbide-probako nota eta hemezortzi urtetik gorakoentzako heldutasun-probako nota. Horren harira, "gai" kalifikazioa 5 batekin konputatuko da.
5. Matrikulatzeko epea amaitzean plaza libreak geldituz gero, lehentasuna izango dute ikastetxe horretan probak gainditu dituzten eskatzaileek, proba espezifikoan lortutako ordenaren arabera.
6. Amaitzeko, plaza libreak geldituz gero, beste ikastetxe batean espezialitate bererako sarbide-proba espezifikoa gainditu duten beste eskatzaile batzuei esleitu ahalko zaizkie.
7. Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa betez, %33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila duten ikasleentzat tokien %3 erreserbatuko dute, betiere, dagozkion sartzeko eskakizunak betetzen badituzte. Horretarako, ezgaitasuna duten ikasleek gainontzeko agiriekin batera zer ezgaitasun-maila aitortuta duten adierazten duen ziurtagiria izena ematerakoan erakutsi behar dute, eskumena duen organoak egina.
8. Uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuak, goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoak, 9.4 artikuluan ezarritakoa betetze aldera, plaza libre berrien % 3 gordeko zaie goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak direla egiaztatzen duten kirolariei; kirolari horiek dagokion betekizun akademikoak bete beharko dituzte, eta sarbide-proba gainditu. Ikastetxe bakoitzak eskaintzen dituen guztizko plaza berrien gainean kalkulatuko da plaza-erreserba hori. Sarbide-proba espezifikoa espezialitateen, ibilbideen, instrumentuen edo estiloen arabera egituratzen duten ikasketei dagokienez, bermatu egin beharko da erreserba horren onuradunak, zer espezialitate, ibilbide, instrumentu edo estilotako sarbide-proba espezifikoa gainditzen duten, espezialitate, ibilbide, instrumentu edo estilo horretan sartu ahalko direla.
9. Zer espezialitatetako sarbide-proba gainditzen duten, eskatzaileei espezialitate horretako plazak soilik esleitu ahalko zaizkie, eta ez beste espezialitate bateko plazak.
10. Matrikula DANTZERTIn, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan (Mediterraneo Itsasoren kalea z.g, Bilbo), nahiz modu telematikoan egingo da.