INTERPRETAZIO TEKNIKAK
Fer Montoya
Fechas — 2016ko otsailaren 15etik 26ra
Biografía
|
AURKEZPENA/ BIO Barakaldon (Bizkaia) jaioa. Atzerriko hizkuntzan Diplomatua da. Dramatizazioan postgraduatua (EHU). Espresio eta Sorkuntzan teknikari especialista da. Eszena Zuzendaritza eta Pedagogiako kurtso ezberdinak egin ditu. IYMAInternational Young Makers in Action-eko europear sareko kontseiluko kide da. Festival internacional de Piezas Cortas ACT zuzentzen du. Centro de Formación Escénica BAIko zuzendaritza ekipoan egiten du lan eta Interpretazioa irakasten du bertan. |
|
|
|
Estatutko eta atzerriko gune ezberdinetan kurtsoak eman ditu (Bilbo, Ámsterdam, Sevilla, Perth/Australia...) 1993tik antzerki testu ezberdinak idatzi ditu, besteak beste: Acuática, La Prueba, Cabaret Magritte, Objetivo Macbeth edo Hermanas, azkeneko bi hauek Artezblai argitaletxeak argitaratu dituelarik. Was Monna Lisa a lamp? Ikuskizuna idatzi eta zuzendu du. Kosovoko Eskena Up jaialdiko lehen saria. 20 bat ikuskizun zuzenditu ditu Teatrako Teatro, BAI edo Agerre Teatrorentzat, besteak beste. Antzerki zuzendari moduan bere azken proiektua Moon Produkzioak da, zeinarekin taularatu dituen La voz humana (J. Cocteau), Esto no es un cabaret eta Hermanas autorea bera izan delarik.
|
|
DESKRIBAPENA/ HELBURUAK Interpretazio kurtsoan aktorearentzat erabilgarriak diren teknika eta antzerki saiakera ezberdinak esploratuko ditugu, Match Impro tektnikatik hasi, aktore/sortzailearentzat bat-batekotasun, entzumen, akzio-erreakzio, eszena equilibrio eta espacio-denboraren kontrolaren objetiboen gainean. Ondoren Stanislavsky sistemaren oinarrizko ariketekin eta Uta Hagenen metodoarekin jarraituko dugu, aktore/ikasleari teknika hauek kontzentrazio, objetuekiko lan, akzio fisiko, emozio memoria, imaginazio garapen eta pertsonaiaren sorkuntzan eskeintzen dituzten baliabideak gerturatzeko. Teknika ezberdinak ariketa konkretuak, inprobisazioak eta testu motz neutroak erabiliaz landuko ditugu. Aktoreek beraiek sortutako praktika eszeniko bat ere garatuko dute sesioen bitartean. Ondorioz, kurtsoan saiakera ezberdinetako teknikak erabiliko ditugu, ikasleari baliabideak emateko pertsonaien sorkuntzan lagun izan ditzakeenak, ikuspuntu ireki batetik, lanaren eta esperimentazioaren bitartez.
|