Alain Lersundi
Asignaturas
- Arte dramatikoaren eta Dantzaren teoria eta Historia. Metodoak eta Sistemak | Artearen Filosofia | Ikuskizunaren Historia
Biografía
1988an Ondarroan jaioa, artea ulertzeko modu anitzak gurutzatzen dituen sortzailea da. Bere ibilbidea gorputzaren, eszenaren, irudiaren eta pentsamenduaren arteko elkarrizketan eraiki du. Arte Ederretan lizentziatua, Arte Dramatikoan graduatua eta Arte Irakaskuntzan masterduna, bere prestakuntza EHUren eta Dantzertiren eskutik euskaraz garatu du. Bide horretan, Bartzelonan eta Madrilen osatu du bere formazioa, antzerkia, bikoizketa, casting-a eta zirkuko hainbat diziplina landuz.
Bere jardun artistikoak ez du diziplina bakar batean aurkitzen etxea. Dantza,
antzerkia, kalea, zirkua, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak zeharkatzen
ditu, hizkuntza desberdinak elkarren artean nahastuz eta gorputza sorkuntzarako
tresna nagusietako bat bihurtuz. Dantza integratuaren esparruan, Jordi Cortésen
zuzendaritzapean, Gorputza lanean parte hartu zuen, 2015eko dFeria
jaialdian. Esperientzia horrek aniztasuna, gorputzaren adierazkortasuna eta
eszenaren potentzial inklusiboa ikertzeko bide bat ireki zion. Artaka arte
eskola inklusiboaren sortzaile eta partaide da. Artaka artea topagune,
tresna eta adierazteko espazio gisa ulertzen da. Bertan hainbat kale-antzerki
eta zirkuko ikuskizunetan parte hartu du, oihalak eta trapezioa bezalako
diziplinetan arituz, bai interprete gisa, bai zuzendari gisa. Sorkuntza
pertsonalaren esparruan, Nire Zigilua antzezlanaren sortzaile, zuzendari
eta aktorea da. Bi urtez Euskal Herriko hainbat herritan taularatutako lanak
norberaren identitatearen, adierazpenaren eta eszenaren arteko harremana
jartzen du erdigunean. Ikus-entzunezkoetan ere garatu du bere ibilbidea, eta
azken lan esanguratsuenen artean Lutxi eta Zuhaitza eta Ombuaren
hitzala daude.
Arte plastikoetan, berriz, bere ikerketa artistikoak pintura, eskultura,
performancea eta esku-hartze artistikoa hartzen ditu barne. Erakusketen bidez,
materialarekin, görputzarekin eta espazioarekin elkarrizketan jarri ditu bere
proposamenak. Baina sorkuntza ez da bere jardunaren esparru bakarra.
Irakaskuntza ere sorkuntza-prozesu gisa ulertzen du.
DBHn eta Batxilergoan plastikako irakasle aritu ondoren, 2025etik
Dantzertin garatzen du bere jardun pedagogikoa, Teoria departamentuan.
Antzerkiaren Teoria eta Historia, Espektakuluaren Teoria eta Historia eta
Artearen Filosofia irakasten ditu, eta GRALen tutoretza ere egiten du. Horrez
gain, Dantzertiko Euskara Proiektua koordinatzen du.
Contacto
Email — alersundi@dantzerti.eus