Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Josu Cardoso Diez


Asignaturas

  • Espazio eszenikoari Aplikatutako Teknologiak | Dantzari Aplikatutako Teknologia | Muntaketari buruzko Tailer Praktikoa (AD) | Laborategi II (D)

Biografía

Josu Cardoso Díez aktorea, eszena- eta ikus-entzunezko sortzailea eta espazio eszenikoan espezializatutako irakaslea da. Arte Dramatikoan graduatu zen Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan, eta bere prestakuntza osatu zuen Kamera Aurreko Interpretazioko Masterra eginez BIZIE, Bilboko Zine-Interpretazio Eskolan, baita Ikuskizun eta Ekitaldien Produkzioko espezializazio-ikastaroa ere RTVE Institutuan. Arlo teknikoan, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi Mailako Gradua ikasi zuen Tartanga LHII-n, eta sektoreko hainbat profesionalekin jarraitu du bere formakuntza. Bere ibilbide profesionala interpretazioaren, eszena- eta ikus-entzunezko sorkuntzaren eta zuzendaritzaren, eta hainbat ikuskizun eta ekitalditako lan teknikoaren artean garatu da. Interprete gisa, antzerki-, musikal-, opera- eta ikus-entzunezko hainbat ekoizpenetan parte hartu du; besteak beste, Oliver Twist eta Cuentos de Nunca Jamás musikaletan, Andrea Chénier operan eta La Revoltosa zarzuelan. Ikus-entzunezkoen arloan, hainbat film laburretan parte hartu du, eta berriki Herrimin, bere azken sorkuntza, idatzi eta zuzendu du. 2025etik Dantzertin dihardu irakasle, eta gaur egun Plastika Saileko kidea da. Bertan, Espazio eszenikoari aplikatutako teknologiak eta Dantzari aplikatutako teknologiak irakasgaiak ematen ditu. Era berean, Arte Dramatikoko Muntaia tailer praktikoaren eszenografiaz eta atrezoaz arduratzen da, baita Dantzako Diziplinarteko proiektuen laborategia II irakasgaian argiztapen-diseinuaz ere. Bere ikuspegi pedagogikoaren ardatza espazio eszenikoaren oinarri artistikoak eta horien aplikazio praktikoa uztartzea da, ikasleei ikuskizun baten sorkuntzan eta errealizazioan esku hartzen duten tresna eta prozesu teknikoak hurbilduz.

Contacto

Email — jcardoso@dantzerti.eus