Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Izaskun Lapaza Rodriguez


Asignaturas

  • Mugimenduaren azterketa | Konposizioa eta inprobisazioa I | Konposizioa eta inprobisazioa II | Konposizioa eta inprobisazioa III | Diziplinarteko laborategia I

Biografía

London Contemporary Dance School-en Dantza Garaikidean titulatu da, eta UPV/EHUn Ikuskizunaren Zientzia eta Arteetan masterra egin du. Bere prestakuntza kontakt inprobisazioan eta beste gorputz-teknika batzuetan espezializatuz osatu du, hala nola Blandine Calais-Germain-en Anatomia para el Movimiento, Body-Mind Centering eta dantza-inprobisazioan. Simone Forti, Lisa Nelson, Kirstie Simson, Keith Hennessy, Katie Duck, Mónica Valenciano, Frank Van de Ven eta beste hainbat artistaren ikastaro trinkoetan parte hartu du.

2009 eta 2018 artean artista independente gisa garatu zuen bere ibilbidea, eta diziplinarteko hainbat proiektutan parte hartu zuen musikariekin, ehungintzako diseinatzaileekin, bideo-artistekin eta dantzako beste profesional batzuekin elkarlanean. Aldi berean, dantza-eskolak eman ditu hainbat hezkuntza-testuingurutan.

 

2018tik, Dantzertiko irakasle-taldeko kide da, eta bertan irakaskuntza eta praktika artistikoa uztartzen ditu. Era berean, Euskal Herriko kontakt inprobisazioaren komunitateko kide aktiboa eta ADDEko bazkidea da, dantzaren sektore profesionalaren alde egiten duen lana babestuz.

Contacto

Email — ilapaza@dantzerti.eus