Eneritz Zeberio Artetxe
Asignaturas
- Errepertorioaren analisia eta Praktica III (teoria) | Errepertorioaren analisia eta Praktica III (praktika) | Interpretazio tailera estiloer arabera III | Interpretazio tailera estiloer arabera I | Teknika Garaikidea I
Biografía
Dantza Ikerketako Masterra, UNIR (2024) Dantzako Gradua, Koreografia eta Interpretazio espezialitatea, CSD, Institut del Teatre (2016) Antzerkia eta Esku-hartze soziala, Espai Maraball (2009) Dantza garaikideko formakuntza profesionala, Estudi Anna Maleras (2008) Publizitate eta Harreman Publikoetako Lizentziatura, UPV/EHU (2006) Aerobik begirale titulua, FISAF (2004) Dantzan eta dantza bertikalean trebatu da interprete gisa Bartzelonan, Bruselan, Londresen eta Buenos Airesen. Besteak beste, honako konpainia hauekin aritu da lanean: La Mandarina, Montón de Paja & Trigo, Circo Delicia, La Glo Circo, Deambulants, Oniric Events, Medem Productions, Nuria Pérez Danza eta Logela Multimedia. Interprete-jarduera pedagogiarekin uztartu izan du, klaseak emanez L'aula de Dansan (Kataluniako Generalitatearen baimendutako eskola), Donostiako Musika eta Dantza Eskolan eta beste zentro batzuetan. Koreografo gisa proiektu hauek kofundatu ditu: Harira (2012-2014), dantza bertikaleko konpainia; Baakai Katiuska (2016-2017), dantza eta zirkuko konpainia; eta Ma Kolektiboa (2018-2020), diziplinarteko laborategia. 2025ean DUNA proiektua sortu du, dantzaren formulazio posibleak hausnartzeko, praktikatzeko eta partekatzeko tarteka gauzatzen den espazioa. Bere ikerketa eszena garaikidearen pentsamenduan eta sorkuntzan, feedback-metodologian eta arte eszenikoen eta ekintza sozialaren arteko harremanean oinarritzen da. Beste artista batzuekin elkarlanean aritzen da, eta ikerketa-egonaldi artistikoak tartekatzen ditu, zerbait ekoiztea baldintza izan gabe.Contacto
Email — eceberio@dantzerti.eus