Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

VIEWPOINTS ENTRENAMENDUA


Borja Ruiz

Fechas — 2020ko azaroak 20, 24 eta 25

Biografía

Viewpoints teknikaren entrenamendua eskuratu du Borja Ruízek Interpretazioa III ikasgaiean. Talde ariketen bidez, espazioa eta denbora estetikoaren kontzientzian sakontzeko tresnak eskeini dizkio ikaslegoari.

Espazio eta denboraren erabilera estetikoa egiteko ikasleak bere kontzientzia garatu eta taldelanean inprobisatuz sakontzeko tresnak behar ditu. Viewpoints teknikak tresna horiek eskeintzen ditu ikasleak determinazio eta malgutasunaren arteko orekan egin ditzan bere ekarpenak taldean. Viewpointsek gertaera eszenikoa 6 perspektiba edo viewpointetik behatu eta landu daitekeela proposatzen du: espazioa, forma, denbora, emozioa, mugimendua eta istoriaren ikuspuntutik hain zuzen. 3 lan sesio hauetan, denbora eta espazioa landuko dira atentzioa emanez haien barruan dauden barneatalei: denboraren barruan tenpoa, iraupena eta erantzun zinetikoa eta espazioaren barruan erlazio espaziala, arkitektura, topografia...

Borja Ruiz Kabiako sortzailea, zuzendari eta pedagogo lanak egiten ditu. Bere ibilbidean zehar hamaika sari jaso ditu, zuzendari, aktore eta ikertzaile gisa. Haien artean, idatzi zuen “El arte del actor en el siglo XX” liburuarekin lortutako IKERKUNTZAKO ARTEZBLAI I SARIA. 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, gehienak Artezblai.com webgunean, non ohiko kolumnista den.