Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Teknika garaikidea I, II, III, IV


Oihana Vesga

Fechas — 2024ko abenduaren 16-19

Biografía

Oihana Donostiako dantzari eta sortzailea da. Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School-ean burutu zituen goi mailako dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginaz. Dantzari gisa hainbat koreografo eta konpainiekin egin du lan 2012an ibilbide profesionalari ekin zionetik, Richard Alston, Martin Lawrance, Simona Bertozzi, Joe Moran,Rick Nodine, Jeannie Steele, Didy Veldman atzerrian, eta Blanca Arrieta, Olatz de Andres, Iker Arrue, Myriam Perez, La Intrusa eta Marina Suarez Ortiz de Zarate Euskal Herrian, besteak beste. Koreografiari dagokionez, sei obra sortu ditu 2017an Motivaction izeneko lehen lana sortu zuenetik. Dantza eta lengoaia koreografikoa dira bere abiapuntuak, baina ahotsaren lanketa eta hibridazioa ere uztartzen ditu.