no pone
Alex Diaz
Fechas — no pone
Biografía
Hainbat lan-arlo jorratu ahala, 80ko hamarkadan Euskal
Herriko antzerki profesionalean murgildu zen; zehazki, Gorakada
antzerki-konpainia sortu zuen (1987-2027), eta bertan ibili zen aktore.
Harrezkero, konpainia horretan aritu da ekoizle, banatzaile eta zuzendari
lanetan. Denbora honetan, Gorakadak hainbat ikuskizun sortu ditu artista,
dramaturgo eta zuzendari desberdinekin, eta beti egin izan du sormen
kolektiboaren alde apustu. Horren lekuko dira Ogro txikia, Pinocchio, Munduari
itzulia, Moby Dick, Ulises, Aladdin, Printzea eta ahatea, Jim altxorren
uhartean, Robin eta Hood, Julio Verneren azken abentura, Zuhaitzak landatzen
zituen gizona eta Moko.
Konpainiaren sari eta izendapenen artean, nabarmentzekoa da Max sarietako finalista izan dela Moby Dick (2016), Ulises (2019) eta Zuhaitzak landatzen zituen gizona (2023) lanekin, eta FETEN sarien irabazle Jim altxorren uhartean (2004), Robin eta Hood (2006), Ogro txikia (2011), Munduari itzulia (2013), Moby Dick (2015), Ulises (2019) Pinocchio (2020) eta Zuhaitzak landatzen zituen gizona (2023) antzezlanekin.