Mutil-dantza
Patxi Laborda
Fechas — 2018ko maiatzak 22
Biografía
PROPOSAMENA
Bilbao Musikako Patxi Laborda dantza-maisua etorriko da Euskal dantzaren errepertorioa eta analisia ikasgaian Mutil-dantzen inguruko 3 orduko mintegia ematera.
BIO
Aktore, dantzari, irakasle eta zuzendari/koreografoa. 2000 urtetik gaur egunera koreografo lanetan aritu da konpainia ezberdinetan eta irakasle gisa dantza garaikide, akrobazia eta sorkuntza tailerrak eman ditu hainbat dantza eta zirko eskoletan. Besteak beste, Alemania, Espainia, Suiza, Italia, Belgika eta Argentinako eskoletan. 2006-an hasi zen bere sorkuntza-lanak garatzen; dantza, akrobazia eta antzerkia baliabide gisa erabiliz zentzu guztiak bultzatu eta ikuslearekin modu zuzen eta emozional batean kontektatzen duen obra eszenikoak garatzea du helburu. Proiektu bakoitzak nortasun bereizgarria du, lenguaia eta poetika zehatz bat bilatzen duena. Bere lanak estatu ezberdinetan aurkeztu ditu, hala nola, Alemanian, Turkian, Argentinan, EEBB-etan, Grezian eta Espainian, Holandan, Chilen eta Italian.