Irudien antzerkirako hurbilketa
Luana Gramegna
Fechas — 2024 iraileko 10-13
Biografía
BIO:
Milango zuzendari, koreografo, dramaturgo eta hezitzailea, Hizkuntza eta Kultura Modernoetan lizentziatua Florentziako Unibertsitatean. Aldi berean, aktore eta dantzari klasiko gisa trebatu zen, unibertsitateko ikasketekin jarraitu zuen, eta Florentziako Unibertsitatean literatura errusiarrean graduatu zen V. Meyerholden biomekanikari buruzko tesi batekin.Ibilbide luze eta bikaina du aktore/dantzari gisa, eta Societas Raffaello Sanzio, Teatro del Carretto, Workcenter di Grotowskij, Nikolaj Karpov, Rem&Cap eta Living Theatrekin lan egin du, besteak beste.
Proposamenaren deskribapena:
Luana Gramegna iraileko 10-13 egon zen Dantzertin bi espezialitateko ikasle eta irakasleekin 20 orduko formakuntza eskaintzen.Maskara, txotxongilo, talde mugimendua, talde lana gorpuztuz eta manipulazioa landuz. Konpainiako materiala eskaini eta lan egiteko erraminta pedagogiko sendoak partekatu ditu hurrengo bi hilabeteetan garatzeko ikasgaian.Prozesuaren amaiera Dantzertin eta TITIRIJAI jaialdian partekatuko da azaroaren amaieran.
Antzerkiarekiko interes handiak 2007an Zaches Teatro konpainia gauzatzera bultzatu zuen, urte gutxiren buruan italiar antzerki bisual gaztearen erreferentzia bihurtu zena. Era berean, prestakuntza ikastaro ugari eman ditu eta Europa, Errusia eta Asiako nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du.Antzerkiarekiko interes handiak 2007an Zaches Teatro konpainia gauzatzera bultzatu zuen, urte gutxiren buruan italiar antzerki bisual gaztearen erreferentzia bihurtu zena. Era berean, prestakuntza ikastaro ugari eman ditu eta Europa, Errusia eta Asiako nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du.