Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Diziplinarteko Proiektuen Laborategia I


Blanca Arrieta

Fechas — 2021eko maiatzak 10,12,14,17,19 eta 21

Biografía

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Blanca Arrietak mugimendua ikertzeko prozesuari nola ekin eta ondoren hura nola manipulatu azalduko du, kasu honetan,  eszenaren beharren ulermenari begira. Bide horretan, mugimenduaren komunikazio-funtzioari buruz galdetzea gonbitea egiten die ikasleei. Gorputzaren hiru dimentsioko zentzutik, haien pisua eta presentzia bilatuko dute, haien egotea. Gogoetarako gune bat irekiko dugu pentsamendu fisikoaren inguruan,  bakoitzaren mugitzea baldintzatzen duten erabakiak aztertuz. Entzumena aktibatuko dugu. Esperimentatzea eta eraikitzea da kontua, problematikoan sartuz.

BIOGRAFIA LABURRA

Blanca Arrieta (Gasteiz, 1970). Koreografoa, dantzaria eta izaera eta irismen desberdineko hainbat sorkuntza garaikideetan kolaboratzailea. Azken 20 urteetan beste sortzaile eta artista batzuekin, musikariekin, argiztatzaileekin, artista plastikoekin, dantzariekin eta interpreteekin lankidetza estuan dantza-lan kopuru handi bat sortu du. Artista bezala, mundu 
malguak, iragazkorrak eta askotarikoak bilatzen ditut. Gorputza eta bere mugimendua proban ipintzea interesatzen zaio, dantza bere mugetatik lantzeko beharra azpimarratuz eta leku ezagunetatik  urrunduz, 
leku Ezezagunetan sartzeko. Funtsean, etengabeko zalantza bat planteatzen dut, sortzen dugun dantzaren identitatea eta zintzotasuna aurkitu nahian. Gaur egun, Bilboko Klem laborategiarekin lan egiten dut, "Siringe" pieza eszenikoaren sorkuntzan.
https://blancaarrieta.wixsite.com/proyectos