DANTZAKO MUNTAIA
Damián Muñoz y Virginia García - LA INTRUSA
Fechas — 2024-2025. Emanaldiak: Martxoak 20 eta 21, Barakaldo Antzokian. Martxoak 30, Niessen, Errenteria. Apirilak 11, Gasteiz
Biografía
Biografia:La Intrusa konpainia 1996. urtean sortu zen Virginia García eta Damián Muñozen eskutik, eta arte garaikideko sorkuntza eszenikoetan diharduen kolektibo artistiko bat da. Proiektu eszeniko eta audiobisualak sortzen, zuzentzen eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako artista nazional eta nazioartekoekin kolaboratzen dute. 2015ean, Dantza Sorkuntzako Saria jaso zuten, Danza Sorkuntza Modalitatean. La Intrusa konpainiak sormena eta diziplina aniztasuna lantzen ditu, eta nazio mailan zein nazioartean ezaguna da bere proposamen artistikoengatik.
PROPOSAMENA: Proiektu honetan, dantzako 4. mailako ikasleek parte hartuko dute La Intrusa konpainiarekin batera prozesu koreografiko batean, dantza sorkuntzan eta talde-lanean oinarrituta. Ikasleek aukera izango dute konpainiaren gidaritzapean esperientzia artistiko eta profesionala bizitzeko, eta euren proposamenak eta ideiak partekatzeko. Proiektu honek ikasleei sorkuntza prozesu batean parte hartzeko eta profesionalekin elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen die, euren ikuspegia zabaltzeko eta ikaskuntza artistikoaren bidez euren gaitasunak garatzeko.
Zuzendaritza eta koreografia: Damián Muñoz y Virginia García