Valoramos su privacidad

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Política de Cookies o personalizar la experiencia.

Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

Sandra Ferrús y Aizpea Goenaga
01 / 04 / 2015
Datorren 2015-2016 ikasturtean, Euskadik goi-mailako beste bi titulazio izango ditu.

Legegintzaldiko plan estrategikoari jarraiki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak honako goi-mailako arte-ikasketa hauek abiaraziko ditu:

•Arte Dramatikoa, interpretazio espezialitatean
•Dantza, koreografia eta interpretazioa espezialitatean

Arte Dramatikoko eta Dantzako goi-mailako arte-irakaskuntzen helburua ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea da, baita etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea ere.

Kontuan izanda ikasketa artistikoek bizi duten gorakada, profil profesional berrien eskaera eta Euskadin antzerkigintzak betidanik izan duen indarra, arte dramatikoa eta dantza batzen dituen goi mailako eskola sortzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Gizartearekin, hizkuntzekin, kulturarekin eta lanarekin harreman zuzena lortuko duen zentro bat.

Profesional bilakatzeko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, eta, horrenbestez, lan-espektatiba dute. Finean, ikasketa mota honetarako borondatea eta gaitasuna duten ikasleei zuzenduta daude ikasketok, konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitute.

Arte Dramatikoko eta Dantzako goi-mailako arte-ikasketek baino ez dute titulazio ofiziala emango, bakoitzak bere alorrean.

Goi-mailako arte-ikasketen bidez, ikasleek ingurune horretan txertatzeko beharrezko erremintak eskuratuko dituzte, eta, horrez gain, arte-irakaskuntzako ikastetxeetan eskolak emateko ere gaituko dira. Gradu baten pareko titulua izango da ondorio guztietarako.

Euskadin, esandako ikasketak DANTZERTIk emango ditu; hau da, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolak. Ikastegia Bilbon dago, “Juan Crisóstomo de Arriaga” kontserbatorioan.


Goi-mailako arte-irakaskuntza hauek musikako irakaskuntza profesionalarekin batera ipinita, sinergia interesgarriak sortuko dira; hala, ekarpen eta interakzio nabarmenak izango dira eta elkarrekin parte hartuko dute trebakuntzako hainbat proiektu eta jardueratan. Horrekin, ikastegi integratu bat lortu nahi da. Erronka anbiziotsua da; nahiz eta artikulatzen zaila izan, aukeraz beteta ikusten dugu, benetako fabrika artistiko bat bezala.