ARRAKALA
ARRAKALA 2018 - Martxoak 16, 17 eta 18
Bere ikasleei antzerki eta dantzaren inguruan gogoeta eragin eta profesionalizaziora eramango dituen esperientzia eskaintzea da Dantzertiren helburu nagusia, eskola gizarteratzea eta arte eszenikoek gizartean duten lekua zaintzea ere albo-helburuak dituelarik.
Profesionalizatze prozesuan ikasleei hainbat ikasgai, irakasle eta eduki eskainiko dizkie eskolak berak. Bestalde, ezinbestekoa deritzogu gure ikasleek eskolaz kanpoko beste profesional batzuekin hartu-emana izatea eta aldi berean antzerki eta dantzako profesionalek Dantzertin parte hartu ahal izatea. Horrexegatik arrakaldu, ireki, egin nahi dugu Dantzerti asteburu batez.
Formatua: eskolaz kanpoko jendearentzat ere irekiak izango diren ikastaro programa berezia, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk, martxoaren 16 eta 18 bitartean.
Ez da nahi bezain luzea izango, baina espero dugu eragin sakona izatea parte hartuko duten pertsona guztiengan. Bigarren urtea da proiektu honekin eta bere doitasunean sinisten dugularik, urte luzez errepika daitekeen arrakala zartatzen jarraitu nahi dugu, gogotsu. Aurtengo proposamenak Inprobisazioa izango du ardatz. Inprobisazioa zentzu zabalean ulertua: dantzan, antzerkian, musikan... Beraz ikastaro guztien artean Inprobisazioaren inguruan lan egiteko proposamen anitzak izango ditugu.
TAILERRAK
Martxoak 16
Pablo Ibarluzea: La improvisación no se improvisa
Jone San Martín: Puntu batetik abiatuta
Martxoak 17
Eneko Alcaraz: Zama lanak
Joseba Irazoki: Musika inprobisazio askeko tailerra
Martxoak 18
Compañía La intrusa: El coraje de las posibilidades
Julian Bozzo: Creatividad, Aladuría y Canto improvisado
HITZALDIAK
Martxoak 16
ADDE espazioa: Intervenir, visibilizar, cohesionar y colaborar en el contexto de la danza en el País Vasco
Uxue Alberdi / Andoni Egaña: Bat batean-Bat bitan
Martxoak 17
Isabel de Naverán: Hacer tiempo
ERAKUSKETAK
Martxoak 12tik 23ra
Ikerne Giménez: Inoiz egin ez nituen antzezlanak
Bisita gidatua: martxoak 17, 10:00
HARTU-EMANAK / BISITAK
Martxoak 16, 17 eta 18
Equipo de investigación de salvaguardia de las artes escénicas (Danza y teatro) y su aplicación a la práctica docente
Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Valentziako Goi Mailako Arte Dramatiko Eskola
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK
arrakala@dantzerti.eus
Informazio osoarekin dosierra hemen eskura dezakezu (tailerren, hitzaldien, erakusketen eta hartu-emanen deskribapena, gonbidatutako irakasleak, ordutegiak, matrikulazioa...)
Antolatzaileak

Laguntzaileak
