DANTZAKO MUNTAIA
Fabián Thomé
Fechas — 2022-2023. Emanaldiak: 2023ko apirilaren 29an
Biografía
Biografia:
1981ean jaio zen Frantziako hegoaldean, Donibane Lohizunen (Frantzia). 1999an, bere pasioak bultzatuta, Madrilgo Mariemma Dantza Kontserbatorio Profesionalean jarraitu zuen, 2004 arte, Dantza Espainiarrean eta Flamenkoan lizentziaduna izateko.
Bere ibilbidea herrialdeko flamenko konpainia onenetan jarraitu zuen eta Joaquín Cortés (2004-2006), Compañía Rafael Aguilar (2006-2009) eta Rafael Amargo koreografo ospetsuegin bakarlari gisa lan egiten du, besteak beste.
2012an, Franco Dragonek (Cirque de Soleil-eko zuzendaria) koreografo eta dantzari gisa parte hartzera gonbidatu zuen bere azken "TABOO" produkzioan, Macaon (Txina). 2013an, Europara itzulita, Fabianek lanean jarraitzen du Madrilgo Elephant in the Black Box konpainian integratuz eta Sharon Fridman eta Carlos Fuentesekin lan eginez.
2015eko otsailean, Arantxa Sagardoy eta Alfredo Bravoren -Sbil.la- konpainian aritu zen Suitzan hauen azken ekoizpenean, eta 2015eko ekainetik 2020ra Belgikako Eastman konpainian, Amberes hirian, Sidi Larbi Cherkaoui koreografoarekin lan egin du dantzari modura. Ordutik, hainbat proiektutan parte hartzen du Eastman Productionsekin: ikuskizunak, operak eta irakasle gisa.
Azken urteotan, dantzari eta koreografo gisa izan duen garapenari esker, irakasle gonbidatua izan da Europako hainbat erakunde ospetsutan eta hirietan irakasle eta koreografo gisa: ARTEZ Bachelor (Arnhem), CND ( Lyon), B12 (Berlin) eta Marameo, SEAD ( Salzburg), NOD (Torino), Chania Jaialdirako (Grezia) eta Kalamata Festival, Pera, Zipre, Turkia, Beirut, Italia, Bartzelona, Descalzhina Madrid.
Burgos eta Granada kontserbatorioetan, Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Kontserbatorioan, Bartzelonako zein Euskadikoan, Dantzertin, aritu da besteak beste.
Aldi berean, FullTimecompany konpainia propioarekin jarraitzen du sortze-prozesuak: UMBRA (2016-Full Time Company), In Volution Moi-Je (2019) eta HUMOS (2020).
Proposamena
Irakasgaiaren helburua dantza lan bat eszenaratzeko prozesu bat egitea da, testuinguru profesional batean gerta daitekeen moduaren ahalik eta antzekoena. Horretarako, ospe eta ezagutza profesional handiko sortzaile eta zuzendaria ekartzen da Dantzertira.
Eskukatu
ESKUKATU proiektuak manipulazioaren ideia izan du ardatz, esku manipulatzaileak eta nola esku hauek manipulazio sozialean inpaktatu dezaketen arakatu du. Eskuek engainuzko eta kontrolezko armiarma-sareak nola ehundu ditzaketen argitzen du lanak, baina baita enpatia eta erresistentzia nola erabil ditzakegun ere, horiek kentzeko. ESKUKATU eskuen botereari buruzko hausnaketa sakona da, salbatzaileak edo suntsitzaileak izan daitezkeen esku horien eragina gizartean agertuz.
Zuzendaritza eta koreografia: Fabian Thomé
Interpreteak: Unai Benguria, Saioa Iraizoz, Maialen Marizkurrena, Angela Matabuena, Dácil Mederos, Irati Pineda