dANTZERTI- Antzerki testuak
DANTZERTIn, beti defendatu dugu euskarazko sorkuntza garaikideak berezko lekua izan behar duela, bai eszenatokietan, bai hausnarketa kritikoan, bai idatzizko transmisioan. Gaur eguneko antzerki-testuen bilduma hau, ANTIGONA argitaletxearekin lankidetzan egin duguna, ez da bakarrik argitaratze keinu modura sortu: baita behar kultural gisa ere, gaur egun idazten ari diren ahotsak batzeko eta haiekin euskaraz lan egitea ahalbidetzeko.
Antzezlanak euskaraz argitaratzea erresistentzia- eta ospakizun- ekintza bat da: iragankortasuna agerian uztea, testuari bigarren bizitza bat ematea, edo, agian, bestelako bizitza bat. Bilduma honek etxe izan nahi du idazlan horientzat.
Eskerrik asko idazleei, itzultzaileei, irakurleei eta antzezleei.
Ongi etorri etxe berri honetara.
LIBURUAK
Lehen argitalpena: ALDRA, Jordi Casanovas.
Itzultzailea Danele Sarriugarte (2026). Antigona edizioak.
Fikzio dokumental bat, oinarritzat hartzen dituena “La Manada” auziaren epaiketan akusatuek eta salatzaileak egin zituzten adierazpenak, 2016ko uzatailaren 6ko gauean Iruñean gertatutakoei buruz.
Bigarren argitalpena: SAMURTASUNA, Alfredo Sanzol. (2026)
Itzultzailea: Patxo Telleria. Antigona edizioak.
La ternura (2017) Alfredo Sanzolek idatzi eta zuzendu duen komedia erromantiko eta abenturazkoa da. Lan originala da, nahiz eta Shakespeareren unibertsoan oinarrituta egon.
Hirugarren argitalpena: SHAKESPEARE EZ ZEN INOIZ HEMEN EGON, Yolanda García Serrano eta Juan Carlos Rubio. (2026)
(2013ko Lope de Vega Saria )
Itzultzailea: Julia Marin Arteaga. Antigona edizioak.
2013an Lope de Vega Antzerki Saria irabazi zuen antzezlan honek. Izenburuak berak asko esaten du: Welford herrian, Shakespeare jaio zen lekutik oso gertu, haren eskuz idatzia omen den eskuizkribu bat agertzen da. Aurkikuntza horrek herriaren egunerokotasuna astintzen du, eta horrek abiarazten du istorioa.