Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

TOPALEKUAK 

 
Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolak, lehen aldiz antolatuko ditu ikaskuntza eszenikoko hiru tailer, apirilaren 25etik 28ra, , «TOPALEKUAK» ekitaldiaren barruan antolatuak; tailerretan izena emateko epea zabalik dago.
Jardunaldi horien helburua dantza- eta antzerki-diziplinak hurbiltzea da, ikasleen prestakuntza osatzeko eta ikastetxeko prestakuntza-aukera zabaltzeko. Horretarako, hiru irakasle izango ditugu, ibilbide profesional zabala dutenak eta gure instalazioetan hiru ikastaro trinko emango dituztenak. Rafael Eizaguirre, Víctor Fernández eta Rocío Pindado.

Izena emateko epea zabalik dago gure ikasleentzat (plazen % 10 eremu eszenikoko profesionalentzat gordeta dago).
Eskolatik animatzen zaituztegu izena ematera eta aukera honetaz gozatzera.
Apirilaren 8ra arte eman dezakezu izena.   Tailer bakoitza egiteko, gutxienez 10 pertsonak eman beharko dute izena.
Apunta zaitez INTRANETen!
Tailerretarako, erreserba gisa, ikasle bakoitzak 10 euro ordainduko ditu Administrazioan, eta ikastaroa amaitzean itzuliko zaizkio.

IKASTAROAK


KLAKEAN HASTEKO IKASTARO TRINKOA
Irakaslea: Rafael Eizaguirre
Noiz: apirilaren 25ean eta 26an
Ordutegia: 15:30-18:30
Lehenengo egunean hiru ardatz izango ditugu: oinarrizko urratsen hiztegia, horiek nola egin eta aplikazio erritmikoa. Soinuak eta mugimenduak ezagutzen ikasiko dugu hainbat ariketa eta jolas erritmikoren bidez.
Bigarren egunean, aurreko egunean ikasitako urratsez osatutako koreografia bat ikasiko da.
ZER BEHAR DEN: arropa erosoa eta zapata lokarridunak.



FLAMENKO TAILERRA


Irakaslea: Víctor Fernández
Noiz: apirilaren 27an eta 28an
Ordutegia: 15:30-18:30
Ikasturte honetan, flamenkoari dagozkion kontzeptuak irakatsiko dira, oinarrizko kontzeptu eszenikoetan trebatutako eta hezitako ikasleei aplikatuak.
ZER BEHAR DEN: flamenkoko oinetakoak edo, halakorik ezean, kaleko oinetakoak.




IKUSKIZUNAK SALTZEKO ETA BANATZEKO LEHEN URRATSAK
Irakaslea: Rocio Pindado
Noiz: apirilaren 27an eta 28an
Ordutegia: 15:30-18:30
Asmoa banaketara hurbiltzea da, eta lanbide honen giltzarri batzuk ezagutzea, sorkuntzaren eta erakusketaren arteko kanal diren aldetik.
Ezagutzak, tresnak eta estrategiak eskuratzea sormen-prozesuen merkaturatze-prozesuak hobetzeko eta gure merkatua bistaratzeko.