TONI APARISIREKIN TEKNIKA ETA TAILERRA
Toni Aparisi
2016ko azaroaren 9an
Dantza garaikidearen teknika eta ¿Qué está por venir? piezaren entsaioak.
Jesús Serrano konpositorearen eta pianistaren presentziarekin.
Valentzia. Dantza Gradu Profesionalean tituluduna eta Yoga irakaslea A.E.P.Y.-rekin. Dantzari gisa hainbat konpainiakin lan egin du: “Santiago Sempere”, “Capella de Ministres” eta “Ananda Dansa”, azken honetan koreografiatzen eta dantzatzen jarraitzen du. Bere ibilbidean koreografo gisa bere konpainiarentzat hainbat lan sortu ditu: “Historia de un soldado”, “Obligacciones”, “Dementiae-La Folie”. “IV Certamen Coreográfico de Madrid”-eko irabazlea izan zen eta Dantzari onenaren saria ere jaso zuen sariketa berean. 2007an gizonezko Dantza interprete onenaren Max Saria jaso zuen (7 izendapen gehiagorekin batera) eta 5 "Abril" sari interprete-koreografo gisa ere jaso izan ditu.
DANTZERTI-ko Dantza Departamentuak Toni Aparisi gonbidatu du interprete eta sortzaile moduan duen esperientzia partekatzeko. Ikasleek dantza garaikidearen teknikako klasea jasoko dute eta ondoren ¿Qué está por venir? lanaren entsegua egingo dute Tonirekin. Pieza honen inguruan egingo duten lana dela eta, Jesús Serranorekin batera egongo da, lan honen musikaren konpositorea baita.