Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Mugimenduaren Azterketa

Almudena Perez

2023ko urtarrilaren 31a eta otsailaren 2, 7 eta 9a

Prozesuaren deskribapena
Lau saioetan honako planteamendu hau egin zen:
1. eguna: Labanotazioko oinarrizko kontzeptuak. Sinboloak eta partiturak. Nola interpretatu partiturak gorputzari eta espazioari dagokienez.
2. eguna: Labanotazioa. Mugimenduaren iraupena partituretan. Sorkuntza-praktika partituretatik abiatuta.
3. eguna: Espazioa. Ikosaedroa eta planoak errepasatzea, eta tresna koreografiko gisa Aspects piezan sartzea.
4. eguna: Aurreko saioaren jarraipena. Sorkuntza-praktika espaziotik abiatuta.

Biografia laburra:
Almudena dantzaria, sortzailea eta dantza eta yoga irakaslea da. Gaur egun Bilbon bizi da. Dantza Garaikidean trebatu zen Mariemma Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean eta, ondoren, Trinity Labanen (Erresuma Batua), non First Class Bachelors Degree titulua lortu zuen Dantza Garaikideko ohoreekin. Gainera, Yoga 500h RYT irakasle titulua lortu zuen, Yoga Alliancek aitortua. Ingeles Ikasketetan ere graduatu zen UNEDen. Hainbat diziplinatako artistekin lan egin du. Hona hemen koreografo eta konpainietako batzuk: Pedro Berdäyes, Lizzi Kew-Ross, Amanda Gough, Wayne Mc Gregor, Stephanie Schoeber, Poliana Lima, Jon Ugarriza eta Soundpaintingmadrid bezalako musika eta ikusizko arteen arloko diziplina anitzeko konpainietan. Une honetan, bere interpretazio-alderdia eta koreografia-lana uztartzen ditu. Koreografia-lana beste arte batzuen, semiotikaren edo literaturaren interesetik garatzen du, eta sorkuntza ikerketa-prozesu gisa jorratzen du. Bere lana Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du behin baino gehiagotan, beste erakunde batzuen laguntzaz gain, hala nola Harrobia-Bilbao Otxarkoagako Ekoizpen eta Berrikuntza Eszenikorako Zentroa edo Bilboko Udala. Bere lanak ACT Festival, Festival Blv-Art, Tribe International Art Festival, BBK Off Festival, Sismoffgraf, AurreraFest eta Gau Irekia jaialdietan aukeratu dira.