Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

“IRRESPONSABLES” - DANTZA GARAIKIDEKO TEKNIKA ETA INTERPRETAZIO TAILERRA

Carmen Werner

2017ko abenduaren 12tik 15era

PROPOSAMENA

Hirugarren mailako interpretazio tailerrean gonbidatu honek zuzenduriko Irresponsables piezarekin egingo dugu lan. Pieza hau 2010-ean estreinatu zuen konpainiarekin eta landuko dugun zatia 2011, 2012 eta 2013an Trasdanza. Jóvenes en movimiento sentsibilizazio proiektuko programaren parte izan zen estatuko beste koreografo batzuen piezekin batera. Landuko den zatia oso aberatsa da elementu eszeniko ezberdinetan hala nola; talde entzumena eta mugimendua, ahotsa inprobisaketa baliabide moduan, testua, bikote lana eta porte-ak eta Carmen-en lenguai partikularreko mugimenduak. Ikasgaiaren azken egunetan inetnsiboki egingo dute lan ikasleek berarekin eta bai sortzaile bai dantzari gisa baliagarriak izango zaizkien Pautak, zuzenketak  jasoko dituzte. Gainera, aukera izango dute landutako piezaren sormen prozesuaren inguruan galderak   egiteko, harekiko ulermen sakonago bat lortuz. Aldi berean, egunero emango du dantza garaikideko teknika klase bat non 2go eta 3go mailako ikasleria sortzaile-dantzari honek mugimenduarekiko duen ikuspuntu berezira gerturatuko den.

BIO

Gorputz Hezkuntzan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Ondoren, dantza klasikoa eta garikidea ikasi zituen Madril, Bartzelona eta Londres-en. 1987an bere konpainia propioa jarri zuen martxan, Provisional Danza, eta geroztik 60 coreografía baina gehiago zuzendu ditu. 30 urte bete berri dituen konpainia hau estatuko erreferente garrantzitsuenetarikoa da oraindik eta bertatik igaro dira dantzari gisa gaur egun sortzaile lanetan dabiltzan koreografo gazteagoak, hala nola, Daniel Abreu, Janet Novas, Igor Calonge, Victoria P. Miranda edo Nicolas Rambaud.    Azken hamarkadan koreografo berriei laguntzeko helburuarekin Fundación Carmen Werner para la danza contemporánea jarri du martxan.