PROZESUAREN DESKRIBAPENA
Blanca Arrietak mugimendua ikertzeko prozesuari nola ekin eta ondoren hura nola manipulatu azalduko du, kasu honetan, eszenaren beharren ulermenari begira. Bide horretan, mugimenduaren komunikazio-funtzioari buruz galdetzea gonbitea egiten die ikasleei. Gorputzaren hiru dimentsioko zentzutik, haien pisua eta presentzia bilatuko dute, haien egotea. Gogoetarako gune bat irekiko dugu pentsamendu fisikoaren inguruan, bakoitzaren mugitzea baldintzatzen duten erabakiak aztertuz. Entzumena aktibatuko dugu. Esperimentatzea eta eraikitzea da kontua, problematikoan sartuz.
BIOGRAFIA LABURRA
Blanca Arrieta (Gasteiz, 1970). Koreografoa, dantzaria eta izaera eta irismen desberdineko hainbat sorkuntza garaikideetan kolaboratzailea. Azken 20 urteetan beste sortzaile eta artista batzuekin, musikariekin, argiztatzaileekin, artista plastikoekin, dantzariekin eta interpreteekin lankidetza estuan dantza-lan kopuru handi bat sortu du. Artista bezala, mundu malguak, iragazkorrak eta askotarikoak bilatzen ditut. Gorputza eta bere mugimendua proban ipintzea interesatzen zaio, dantza bere mugetatik lantzeko beharra azpimarratuz eta leku ezagunetatik urrunduz, leku Ezezagunetan sartzeko. Funtsean, etengabeko zalantza bat planteatzen dut, sortzen dugun dantzaren identitatea eta zintzotasuna aurkitu nahian. Gaur egun, Bilboko Klem laborategiarekin lan egiten dut, "Siringe" pieza eszenikoaren sorkuntzan.https://blancaarrieta.wixsite.com/proyectos