Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

IRUINKOKOA

Ihitz Iriart, Ion Celestino, Oier Zuñiga, Aritz Ibañez.

2020 otsailak 17 eta 23

Karrikiri, Duguna, Zaldiko Maldiko eta Euskaldunon Biltoki elkarteek elkarlanean sustatuta dator "Iruinkokoa", hain zuzen "Bidador, Iruñeko euskaldunak" pastorala antolatu zutenek berek. 70 bat lagun batzen dituen inauteri honek, arte dizipina ezberdinak elkartu (dantza, antzerkia, musika, bertsoa) eta hortik diziplina zabalago bat sortuz, artedrama bere osotasunean. Dantzarien egitekoaz harago, antzerkiak eta hitzak hartzen duten lekua azpimarratzekoa da, kritika eta euskara ardatz. Iruñerako inauteri proposamen berria sortzea izan zen asmoa, horretarako musika eta dantza propioak sortuz, Nafarroa Behereko libertimenduetako edota Erriberako paloteadoetako dantza sistemak oinarri harturik.

Artedrama honen hausnarketa, sorkuntza eta prestaketa lanen nondik norakoak aurkezteko lau gonbidatu izan genituen hizlari "Iruinkokoa" hau osatzen duten diziplina anitzen ordezkari eta erakusle:

-Ihitz Iriart. Alozekoa (Zuberoa), kantaria Amaren Alabak taldean. Dantzaria ere bai, Larraineko Erregetxopitak taldean. Hainbat pastoraletan arizale izan da baita errejent edo zuzendari ere Iruñeko Bidador pastoralean. Iruinkokoan dantzak sortzen aritu da, baita bestelako hainbat lanetan ere.

-Ion Celestino. Donostiarra sortzez, nahiz eta txikitatik Iruñean bizi den. Tronpeta irakaslea eta musikaria, batez ere jazz estiloan aritua eta aditua. Iruñeko Broken Brothers Brass Band taldeko kide eta xaxatzaile nagusi. Iruinkokoan aditzen diren musiken sortzailea bera dugu.

-Oier Zuñiga. Iruindarra. Aktorea eta ilustratzailea. 2019ko Durangoko azokaren kartela berak diseinatu du eta gainera Euskal Herriko antzoki guztiak arrakasta handiz kurritzen ari den "Zaldiurdina" antzerki obrako aktoreetako bat da. Iruinkokoan bera arduratzen da koko-beltz edo aktoreak trebatzen.

-Aritz Ibañez, Iruindarra. Dantzaria eta zuzendaria Iruñeko Duguna dantza taldean. Juan Antonio Urbeltz-ek zuzentzen duen Argia dantza taldeko dantzaria ere bai. Iruñean azken hamarkadan sortu dituzten Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaren eta Sanferminetako trokeo-dantzen bultzatzaile. Iruinkokoan dantzen sorkuntzaz arduratu da ere.

https://dantzan.eus/albisteak/iruinkokoa-aurkezpena-dantzagunea