CAST TEAMWORK and STAGE SPEECH
Karmele Aranburu
2 to 30 November 2015 / 8:30-12:30
Interpretazio, antzerki klasiko eta berso, kantu eta mugimenduan formakuntza sakona duen aktoresa donostiarra. Bere ikasketak Donostian, Antzerti eskolan, hasi zituen 1981ean, Bartzelonan eta Madrilen borobildu zituelarik ondoren.
Irakasle moduan Interpretazio klaseak eman ditu Memory, Scaena eta Madrilgo Estudio de Canto Calatrava eskoletan. Aktoresa dramatiko moduan Nuria Espert, José Luis Gómez, Irene Papas, Natalia Menéndez, José Pedro Carrión, Julieta Serrano, Esperanza Roy, Juan Polanco, Jaime Blanch, Jacobo Dicenta, Gerardo Malla, Esteban Polls, etabarrekin egin du lan Lorcaren Yerma, Euripidesen Medea eta Las Troyanas, Bertolt Brechten El señor Puntila y su criado Matti, Goetheren Fausto, Agatha Christieren La ratonera eta La visita inesperada, Calderonen El Auto de las Plantas eta La devoción de la Cruz, Solís eta Rivadeneiraren Un bobo hace ciento, Anouilhen La Alondra, Edward Albeeren ¿Quién teme aVirginia Wolf?, Michael Trembalyren Las Cuñadas, besteak beste. Azken lan honengatik “PREMIO UNION DE ACTORES 2008” a la mejor Actriz de Reparto, irabazi zuen. Telebistan 30 telesail baino gehiagoetan egin du lan Tierra de Lobos, La Duquesa, Somos Cómplices, Goenkale, Hospital Central, Motivos Personales, Aída, Los hombres de Paco, Aquí no hay quién viva, El internado, Cuenta atrás, etab.etan besteak beste.
Antzerki ekintza ez da bakarka egiten taldeka baizik, hortarako Talde Lana oinarrizko lana da. Hori lantzeko entzumena, eskuzabaltasuna, konfiantza eta konplizidade eszenikoak garatuko ditugu taldearen energía lortzeko eta gauza bakar baten kidea sentitzeko. Hizkera eszenikoak eta ohizko hizkerak desberdintasu nhandiak dituzte nahiz eta bata bestean oinarrituta egon. Antzezleak fonetiko eta prosodiako lan sakona eginbeharko du hizkera eszenikoa adierazgarria eta artistikoa izan dadin.