Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Antzerti-erremintak, akrobaziaren teknika eta dantza garaikidea

Lucio A. Baglivo

2018ko maiatzaren 14tik 18ra

PROPOSAMENA

Teknika garaikideko klasean dantza-elementuak eta akrobazia-teknika konbinatuko dira, ondorengo sorkuntza-tailerrean, kontaktu eta akrobazia bidez partnering lanean sakontzeko.  Parte-hartzaile bakoitzaren hizkuntza pertsonalaren bilaketa estimulatzea proposatzen du, prozesu sortzaileetan murgilduz eta irudimena hedatuz. Inprobisazio jarraibide desberbinez baliatuz, mugak hausnartu eta mugimenduan sakonduko da. “Nondik egiten dut egiten dudana” izango da ideia garrantzitsuena, atentzioa puntu desberninetara bideratuz: “kanporantz” (Espazioa, denbora, musika, ixiltasuna, besteak, mugimendua) eta “barrurantz” (Pentsatzen dudana, sentitzen dudana, egiten dudana)  

BIO

Aktore, dantzari, irakasle eta zuzendari/koreografoa. 2000 urtetik gaur egunera koreografo lanetan aritu da konpainia ezberdinetan eta irakasle gisa dantza garaikide, akrobazia eta sorkuntza tailerrak eman ditu hainbat dantza eta zirko eskoletan. Besteak beste, Alemania, Espainia, Suiza, Italia, Belgika eta Argentinako eskoletan. 2006-an hasi zen bere sorkuntza-lanak garatzen;  dantza, akrobazia eta antzerkia baliabide gisa erabiliz zentzu guztiak bultzatu eta ikuslearekin modu zuzen eta emozional batean kontektatzen duen obra eszenikoak garatzea du helburu. Proiektu bakoitzak nortasun bereizgarria du, lenguaia eta poetika zehatz bat bilatzen duena. Bere lanak estatu ezberdinetan aurkeztu ditu, hala nola, Alemanian, Turkian, Argentinan, EEBB-etan, Grezian eta Espainian, Holandan, Chilen eta Italian.