Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZA KLASIKOKO TAILERRA

Jon Ugarriza

2015eko Azaroaren 3tik, 13ra.

AURKEZPENA / BIO

Hezkuntza Ministerioak eta American Ballet Theatre NTC (Nueva York)ean Koreografia eta Dantzako interpretazio tekniketan titulatua. Bere ikasketak Dolores Beaskoetxea eta Nekane Ormaetxearekin hasi zituen, ondoren Madrilen Víctor Ullaterekin jarraitzeko, Bizkaiako Foru Aldundiaren subentzio bati esker. 1997ean Víctor Ullate Balletean dantzari profesional gisa estrenatu zen.

CV / ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Victor Ullate Balletean, zaragozako Balletean, English National Balletean, K-Ballet Company Tetsuya Kumakawan (Japonian), Compañía Nacional de Bailadon (Portugalen) Deutsche Oper Berlinen, Staatsballet Berlinen eta Basileako Ballet Garaikidean egin du lan. Koreografo moduan Royal Balleteko, English national Balleteko, Staastballet Berlineko, Nizako Operako Balleteko Ballerische Staatsopereko, Chicagoko Joffrey Balleteko eta New York City Balleteko lehen dantzarientzat sortu ditu piezak. MásQDanzako zuzendaria, ekintza artistikoen epai moduan egiten du lan eta Dantza kontserbatorio eta konpainia internazionaletan klaseak emateko gonbidatua izaten da.

DESKRIBAPENA / HELBURUAK

Jon Ugarrizaren Master Classak etorkizuneko dantzari eta koreografoei laguntzeko pentsatuak daude, beraien formakuntza garaian. Teknika klaseak gorputzaren eta adimenaren control hovera zuzenduak izango dira gorpuntza inteligenteki eta tentsiorik gabe lantzea jorratuaz. Kurtso hontarako planteaturiko Jon Ugarrizaren errpertorioko koreografiak egungo dantzako munduko lehen dantzariek interpretatzen dituzte eta Goi Mailako ikastetako ikasleei adaptatuak izango dira, beti ere dantzari batek nola lan egin eta garatzen den ezagutu ahal izateko. Azkenik, Jon Ugarrizak koreografia tailer bat eskeiniko du, koreografia bat sortzeko abiapuntuak eskeiniko dituelarik. Bertan, ikasleek hartu beharko dituzte erabakiak pieza burutzeko.