Gorputz Teknikak II
Juan Leiba
2020ko urriak 16,23,30 eta azaroak 6,13 20
Juan Leibak aireko 6 dantza saio egin ditu arnesarekin, hormako lana eta zentroko lana uztartuz.
Ikasleek espezialitate horretako prestakuntza jasotzeko aukera izan dute, dantza beste elementu batzuekin konbinatuz.
Indar eta teknika handia eskatzen duen diziplina da, hartu ohi diren posizioak eta dantzari bat ohituta dagoenarenak ezberdinak baitira. Hainbat elementu modu isolatuan landu ondoren, koreografia labur bat egiteko gai izan gara.
Zuzendari artistikoa - Nueve80 Aerial Dance Company-ren sortzailea eta nazioartean esperientzia handia duen koreografoa. The Place - Londres, Baryshnikov Art Center - New York, Nederlands Dans Theater, Teatro Real - Madril, besteak beste.
Interpretea 25 produkziotan, eta horietatik 7 koreografiatu ditu. Dantza garaikidean trebatu da bere jatorrizko herrialdean, Argentinan, maisu handiekin. Arnesarekin egindako aire-dantzako bere prestakuntza "Aireko" eskolan hasi zen, Brenda Angiel koreografoak zuzendutako mundu mailako lehen eskola, zeinarekin bere metodoa ikasi eta hiru urte eta erdi eman dituen dantzari bere aire-dantzako konpainian. Leonardo Haedo, Ana Armas eta Cristina Txiouras dira arnesen trebatu diren beste maisu batzuk. 15 urteko esperientzia du dantza garaikideko eta arnesdun aire-dantzako ikastaro erregularrak eta trinkoak ematen. 2015ean, Vuela Danza Aérea sortu zuen, arnesdun aire-dantzako 1. eskola Madrilen, eta bakarra Espainian, teknika horri buruzko prestakuntza integrala emateko.