Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Dantza Garaikidearen Teknika IV

Javier Rodríguez Cobos

2019ko maiatzak 26

Proposamena

Javierrek sormen-bilaketa  proposatzen du koreografia-tailer batean, inprobisazio gidatua, jarraibideak eta sorkuntza-teknikak erabiliz.
Horrez gain,
 tailerrak mugimenduaren lana eskaintzen du emozioetan arreta berezia jarriz,  gorputz-hizkuntzaren interpretazioan,
antzerkian eta mugimenduaren teknikan zentratuz.

Bere lanaren zati garrantzitsu bat i
ndibidualtasuna talde baten barruan garatzean datza,  norberaren nortasuna esploratuz eta sustatuz.



Biografia motza

Madrilen jaio eta 2008tik 
Basilea, Suitzan bizi den dantzari, koreografo eta performance artista.  Mariemma Dantza Kontserbatorio Profesionalean burutu zituen bere ikasketak eta bertan zegoela hainbat sari jaso zituen lehiaketa ezberdinetan:  Roseta Mauri Nazioarteko Dantza Saria,
Torrelavegako nazioartekeko lehiaketan goi mailako saria  eta Monte Carlo hiriko Princesse Grace Award saria.

Dantzari gisa konpainia garrantzitsuetan parte hartu du: Compañía Nacional de
Danza, Introdans, Ballet de l 'Opéra du Rhin eta Ballett Theater Basel. Gaur egungo prestigiozko koreografo nagusi askorekin lan eginez aberasten joan da, bere hizkuntza eta nortasun artistikoa deskubrituz. Bere Interpretazio- eta arte-gaitasunek eta -interesek dantzaren mugak gainditzen dituzte,
hainbat antzerki-produkziotan parte hartzera eramanez, koreografo gisa.
Theater Baselen  eta Deutsches Theater Berlinen adibidez.

2007an Javierrek bere lehen koreografia sortu zuen Introdansentzat eta orduz geroztik,  
eszenatokietarako, museoetarako eta aire zabaleko ikuskizunetarako obra anitzak sortu d¡itu.
2016an Loop Tanz dantza taldea sortu zuen eta Dornach-eko (Suitza) "Neuestheater" espazioan aurkezten ditu talde honekin lanak aldizka.


Javierrek dantzari eta koreografo karrera profesionala eta eskolak eta tailerrak uztartzen ditu
Suitzan, Frantzian eta Espainian. Irakasle gisa, Théâtre de Metz (France), Danzerti (Bilbao), Ballettschule Basel eta Tanzstudio Formbar (Basel) bezalako lekuetan irakatsi du eta gaur egun astero ematen ditu eskolak azken leku honetan.