Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

NOLA IDATZI IDATZI EZIN DENA: dramaturgia laborategi kamikazea

Oier Guillan

2017ko apirilaren 25ean eta maiatzaren 2an

  

AURKEZPENA/ BIO     

Oreretan jaio nintzen, etorkinen auzo bateko giro erdaldunean. Horregatik agian, idazketa eta euskara munduan egoteko modu bat bilakatu zaizkit. Mikelazulo kultur elkartean lanean eman nuen gaztaroa, izaera kolektiboan oinarrituz proiektu guztiak. Etengabeko laborategia da Ni.

CV/ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Idazlea, kazetaria, antzerkigilea. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia eta antzerkiaren arloan, azkenak Ate hautsiak (Arabako Foru Aldundia, 2008), Eskuen sustraiak (Susa, 2009) eta Herio heroi/Arra.Arraroa (Artezblai, 2010), Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012), Elkartasun basatia (Susa, 2013) eta Mr. Señora (Txalaparta, 2016).

 

2008tik Metrokoadroka kolektiboko partaidea da, bertako kideekin taularatu ditu Poza, Su izan nahi, Salto, Zertarako Hegoak eta Munduan beste bezalako lanak. Apirilean bertan estreinatu dute azken lana: Miss Karaoke.

Dejabu panpin laborategia, Anakrusa eta Rouge Elea taldeekin kolaboratu du, eta Gabrielen lekua eta Nola belztu behar zuria emanaldi hibridoetako kide izan da.

DESKRIBAPENA/ HELBURUAK     

Idazketa dramaturgikoa sormen prozesuan ematen denean, guztia da materiala. Edo hobe esanda, leku guztietan, une guztietan topatu daiteke material dramaturgikoa. Adi egonez gero. Idatz daitezke hitzak, baina idatz daitezke batez ere uneak, espazioak, gorputzak, isiluneak, irudi poetikoak, sormen prozesuak. Idatz daitezke idatzi ezin diren gauzak. Eta lan eszenikoa gehienetan idatzi ezin diren gauzez osatzen da. Lan eszenikoetan guztia da idazketa, baita idazketa ez dena ere.

 

Metrokoadroka kolektiboko antzezlanetan landu ohi dugun idazketa motara gerturaketa azkar bat egingo dugu bi egun hauetan. Idazketa modu askotara eman daitekeela ikusteko, eta askotan lan eszenikoak berak sormen prozesuan murgiltzerakoan idazten zaituela zu.

 

Dramaturgia laborategi kamikazea izango da egun hauetakoa.