Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Diziplinarteko Proiektuen Laborategia II

Cristina Samaniego

2020ko urtarrilaren 17 tik 24ra

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

ERABATEKO ANTZERKIA

Antzezlearen tresna guztiak erabili: ahotsa, mugimendua, testua, erritmoa, musika, energia eta irudimena, adierazpen sortzaile aktibitateak  batasun organiko batean burutuz.

CRISTINA SAMANIEGO

Antzerki pedagogo eta zuzendaria. R.E.S.A.Den titulatua, 1990. urtean hizkuntza eszeniko eta antzerki pedagogia ikertzen hasi zen. 1990 eta 1997 bitartean, Atalaya Antzerki Garaikideko partaide eta Nazioarteko Antzerki Laborategiko T.N.T (Sevilla) sortzaileetariko bat izan zen. Aktibitate oparoko garai hartan, herrialde askotako antzerki-festibaletan parte hartu zuen: Londrinako Nazioarteko Antzerki Festivalean (Brasil), Oportoko FITEI Nazioarteko Festibalean (Portugal), Habanako Nazioarteko Festibalean (Cuba) edo Melbournen Theatreworksen (Australia) esaterako.

Era berean, antzerki pedagogia ikerketa sakonean oinarrituz, hezkuntza programa luzeak burutu zituen bere Konpainian eta TNT laborategian. Mugimenduaren dramatugia, training psikofisikoak, ahots entrenamenduak eta ahozko adierazpen (Akzio-Kantu-Hitza) ikastaro trinkoekin bateratu zuen bere lana zentro publiko eta pribatuetan: Pontevedrako Unibertsitatean, Cantabrian, Malagan, Oviedon, Habana Cuban, Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean UIMP, Cantabriako  Festibalen  Jauregiko  Antzerki Eskolan, Getxoko Arte Dramatikoko Eskolan, Melbourne Australiako Arte Dramatiko Eskolan, Madrileko Antzerki Eskola Librean.

Bere lan  pedagogiko ANTZERKI OSOAN gailentzen da, antzezlearen formakuntzatik sorkuntza eszenikora, ekintza eszeniko bera ulertzeko modu berri bat aurkeztuz. Proposamen berritzaile hau, nazioarteko proiektu kulturalen zuzendaritzan isladatu zuen, Poloniako Gardzienice Antzerki Praktika Zentruarekin elkarlalean “XXI.mendeko Antzerkia. Ahotsaren zubia”n, Varsoviako Mickiewic Fundazioarekin, Irelandeko Kultur Instituzioarekin, Semillero (2012-2015) eta “La Espiral Contemporánea” Santanderreko Sormen Fundazioaren laguntzarekin.

2012. eko Antzerki Ikertzaile Berrien IV. Lehiaketan ikuskizun onenaren saria irabazi zuen eta “El Mar Dulce” ikuskizunarekin, Trujilloko Antzerki Lehiaketa Iberoamerikarran zuzendaritza onenaren saria. 2017an Espacio Espiral konpainiarekin, Erromako enbaxadak antolatutako “Remover Roma con Santiago” festibalean “BEATUS: Visiones del Apocalipsis” estreinatu zuen.

Gaur egun, Santanderren dagoen Espacio Espiral Ikerketa Laborategia zuzentzen du, lan pedagogiko eta Antzerki Osoko ikerketarekin bat. Antzerki pedagogia forma berri hori Lehen eta Bigarrenean hezkuntzan aplikatzen aritu da azken urteotan.