Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Diziplinarteko Proiektuen Laborategia I (The Big Game)

Olatz de Andrés

2019ko urtarrilaren 7tik 19ra

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

THE BIG GAME

Bizirik dagoen Xake joko batetan oinarritutako proiektua da The Big Game. Saio honetan, pertsonak izango dira jokuko piezak.  Interprete bakoitzak rol zehatza edukiko du ekintza ezseniko nagusiaren baitan, edota gertaeren kontrapuntua izango da ekosistema orekatu bat eraikiaz horrela.

‘The Big Game’ lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude.

Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.

Sorkuntza-prozesua dantzari-taldearen muinarekin garatu da, eta azken fasean Dantzertiko (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolako) ikasle-talde batekin osatu da, aurki Azkuna Zentroan estreinaldia egiteko.

2016an Azkuna Zentroko Amphitryon programaren laguntza jaso zuen 'The Endgame' piezarekin hasitako bilaketaren jarraipena da lan hau. 

'The big game' urtarrilaren 19an (20.00etan) estreinatuko da Azkuna Zentroan, Bilbon.

Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
Argiak: Octavio Más
Soinua: Marc Cano
Jantziak: Xabier Mujika
Ekoizpena: Vanessa Fuentes
Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
Banaketa: Lŏkke
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.

Dantzari eta koreografo bezala egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortzen du, garapen koreografikorako egitura bat. Lŏkke leku imaginario bat da, posibleak bizi diren toki bat. Bere proposamen artistikoetako bilaketa ez eguneroko koreografikoak sortzean ardazten da, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatzean eta indibidualaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastean.

Bere sorkuntza batzuk: ‘The Big Game’ (2019), ‘Eu Sou Passageiro’ (2018), ‘The Endgame’ (2016), ‘The Game’ (2015), ‘Bardo’ (2015), ‘Esfera’ (2015), ‘El Cielo Ahora’ (2014), ‘Privolva Landing’ (2013), ‘Privolva’ (2011), ‘dA CAPO’ (2009), ‘Yo soy una cosa que dura’ (2007). Lan hauek Euskal Herrian, Espainian, Frantzian Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztu dira. 
 

Proiektu hontan nabarmentzen diren Xakearen eduki eta metaforak

Jokoaren narratibarik nabarmenena lehia, jerarkia, garaipena/porrota, heriotzaz ari da.

Bestalde, mugimenduaren eta eszenaratzearen bitartez interesgarri deritzogun beste alderdi batzuk agertzen dira, hain nabarmenak ez direnak:

-Indarren parekotasuna, energia funamentalak, energia kosmikoak.

-Elkarbizitzen ari diren gorputz askoren arteko orkestrazioa.

-Elkarren kontra jarritako gorputzen plastikotasuna, batzuk besteekin erresonantzian.

-Gorputz/piezen arteko konexioa eta nola akzio bakoitzak beste pieza/gorputzengan erreakzio edo transformazio bat sortzen duen.

-Partidaren denboraren, piezaren etorkizunaren eta partidaren aurrerakako mugimendu ekidinezina.

-Norbanako eta talde dinamiken arteko joko tartekatua.

 

Metodologia eta prozesua

 Sesio bakoitzean ondorengo mugimendu materialen ikasketa eta sormenera bideratutako prestakuntza fisikoa egongo da. Xake bizidunaren imaginario barruan egingo da lan eta koreografia Lokke konpainiaren lengoiatik abiatuta eraikiko da. 

Lehenengo lan astea Dantzertiko auditorioan izango da eta bigarrena Azkuna Zentroan, bertan izango delarik estreinaldia urtarrilaren 19an, arratsaldeko 20:00tan.

 

OLATZ DE ANDRES/ CIA. LOKKE

Dantzari eta koreografo ibilbide baten ostean, Olatz de Andrések Lokke konpainia sortzen du, garapen koreografikorako estruktura bat. Lokke aukera anitzen alegiazko lekua da. 

 Bere bilaketa artistikoa egunerotasunetik aldentzen diren egoera koreografikoen sorkuntzara bideratzen da, estatismoa eta mugimendua harremandu eta banakakoa eta kolektiboaren arteko tentsioa jorratuz. 

Bere sorkuntzetariko batzuk honako hauek dira: ‘The Big Game’ (2019), ‘Eu Sou Passageiro’ (2018), ‘The Endgame’ (2016), ‘The Game’ (2015), ‘Bardo’ (2015), ‘Esfera’ (2015), ‘El Cielo Ahora’ (2014), ‘Privolva Landing’ (2013), ‘Privolva’ (2011), ‘dA CAPO’ (2009), ‘Yo soy una cosa que dura’ (2007). Lan hauek  Euskadi, España, Francia, Inglaterra, Alemania eta Italian aurkeztu dira.