Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Diziplinarteko Proiektuen Laborategia I

Elisa Arteta

2020ko maiatzak 18-23

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Lehenago  planteatzen ez genituen alternatiben bilaketa batera garamatzaten oraingo zirkunstantzia mugatzaileak abiapuntutzat hartuz, laborategi hau, lan koreografiko/performatibo motz bat, denbora errealean eta online-a prestatzean fokuratuta dago.

Etxean ditugun aparatu desberdinak erabiliz, bai analogikoak eta bai digitalak,

espazio teoriko-praktiko batean ikertzeko moduetan pentsatzen dugu, teknologia pentsamenduaren edo gorputzaren luzapen bat bezala ulertuz, hots, teknologia interesatzen zaiguna kontatzeko edo sortzeko erabiliz eta ez hainbeste  helburu bezala bere efektu bisualetan gozaraziz.

Gainera, egiteko forma kolektiboak partekatzen ditugu,  gure proiektuan eta gainerako artisten proiektuan barneratzen, elkarrekin nola sostengatu asmatzeko.

ELISA ARTETA

Dantzaria, koreografoa eta Huarte Zentroko ko-zuzendaria. Praktika Eszenikoak eta Kultura Bisualean, eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan masterduna. Gaur egun doktoregaia EHU-n.

Bere ibilbide artistikoan, nazioarteko egoitza  eta programa  ezberdinetan parte hartu du, dantza eta gorputza eszenikotasunetik ez ezik, baita ere beste baliabide batzuetatik  pentsatuz.

Bere lana ondorengo espazioak bezalakoetan garatua izanda: Reina Sofía Museoko Ikasketa Zentroa, Bilboko Guggenheim Museoa, Berlineko  Akademie Der Künste, La Casa Encendida,  CA2M-a, Incheon Art Platform (Hego Korea ), Parkinprogress (Nottingham) edo Djerassi (kalifornia).

Kudeatzaile moduan, INMEDIACIONES jaialdia (2010-2016) ko-zuzendu du, eta 2016tik Aurrera Huarte Zentroko zuzendaritza taldearen parte da, erakundearentzat gobernantza eredu berri bat garatuz.