Diziplinarteko Proiektuen Laborategia I
Betitxe Saitua
2020-2021
Betitxe Saitua (Sopela, Bizkaia 1986) Goi Mailako Joskintza eta antzerkirako jantzien diseinatzailea. EHUn Arte Ederretan eta UNEDen Arte Historian lizentziatu ostean, Madrilgo Alfonso X el Sabio unibertsitatean Hezkuntza Masterra burutu zuen. Diseinua, Modelajea eta Goi Mailako Joskitzan espezializatu zen eta Londreseko Central Saint Martinseko Formakuntza programa ezberdinetan parte hartu zuen. Irakaskuntzan lanean aritu da hamar urtez Bilboko Arte Ederren Museoan hezitzaile bezala eta Bilboko Guggenheim Museoan gida artistiko moduan. Eta gaur egun, antzerki, dantza zein operarako jantziak diseinatzen ditu eta neurrira egindako arropak sortzen ditu.