Diziplinarteko Proiektuen Laborategia I
Mabi Revuelta
2019-2020
Mabi Revueltaren (Bilbo, 1967) lanek gai unibertsalei buruzko gogoeta egiten dute, hasieratik bere lanean agertzen direnak. Bere sorkuntzetan etengabeak dira errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanak, generoen iragazkortasuna (batez ere literaturaren, arte eszenikoen, eskulturaren eta ikus-entzunezko arteen bateratzean) eta artea gizarte-aldaketaren eragile gisa baloratzeko estrategia didaktikoen bilaketa.
Bere azken bakarkako erakusketak, Acromática. Partida hilezkor bat izenekoa Bilboko Azkuna Zentroan 2020ean eta 2021ean Madrilgo Tabacalera Promoción del Arteren Areto Nagusian aurkezturtu ziren. Horietan, BBVA Fundazioaren 2016ko Leonardo Bekari esker garatutako Acromática proiektu argitaragabea erakutsi zen. Diziplina arteko lan multzo honetan artistaren bilaketa asko burutzen dira, hala nola XX. mendeko abangoardien ondarearen berrikuspena edo artearen eta hezkuntzaren arteko zubiei buruzko ikerketa.