Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Diziplinarteko Proiektuen Laborategia

Myriam Pérez Cazabón

2022ko azaroaren 26 eta 28, 2023ko urtarrilaren 9, 10, 13, 19 eta 20a

Prozesuaren deskribapena
“ATALAK. Mugaz gaindiko ikerketa koreografikoko sarea”-ren eta Dantzertiren arteko lankidetzari esker, Myriam Perez Cazabónek, Dantzertiko bi espezialitatetako bi irakasleekin batera, laborategi hau gidatuko du. Myriamek, bere konpainiak (Neri Hari) Mutu, NUNAVUT eta Hiru piezetan egindako bilaketa koreografikoko gako batzuk partekatuko ditu.

Biografia
https://www.nerihari.com/nerihari-es/
Dantzan bere lehen urratsak Irun eta Donostia artean ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTS-en burutzen ditu. 2004az geroztik dabil dantza arloan, sortzaile, dantzari eta irakasle moduan, musika (Mursego, Elle Belga, Hatxe), antzerkia (Hika Teatroa), zinea (Akelarre filma), argazkilaritza (Nagore Legarreta, Aitziber Orkolaga), disziplina anitzeko instalakuntza (Larraitz Torres, Rqer-Eva Villar), eskultura (Chillida Leku Museoa), eta, nola ez, dantza (Ai Do Project, Kukai, Red Atalak 2.0, Node, Doos Colectivo) bezalako arte desberdinekin elkarlanean aritzeko grina azpimarratuz. Interes pertsonalek eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzaturik, 2016an konpainia modura bere ibilbideari ematen dio hasiera, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren elkarlanari eta babesari esker. “Batez ere, dantza garaikideaz gertuagoko disziplina bat egitea interesatzen zait, eta eszenan, dantzariak baino, pertsonak ikustea. Horregatik, nire irmotasuna, dantzariak dantzatu behar ez duenean zer gertatzen den eta koreografiaren atzekaldean zein izkutatzen den ikertzen; eszena geldienak eta isilenak zaintzen.”