Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Dantzaz Konpainiaren errepertoriora eta lan egiteko modura hurbiltzea

Adriana Pous Ojeda

2019ko maiatzak 6,7,8,9 eta 10

ADRIANA POUS DANTZAZ-EN  ZUZENDARITZA ARTISTIKOA

Dantzaz proiektuaren buru da hastapenetatik. Dantzazek Europako dantzari gazteei, ekoizpen eta bira ezberdinetan parte hartuz, eskarmentu eszenikoa bereganatzeko aukera eskaintzen die. Dantzan espezializatua dagoen pedagogo gisa, Madrilgo Dantza Kontserbatorioko diplomaduna da eta estatu Frantziarreko Dantza Irakasle titulua du. Dantzazek 2002. urtetik sustatu dituen sentsibilizazio proiektuetan parte hartu du tailerrak eta mintegiak emanaz. Nazio mailako eta nazioarteko jaialdietako epaile izateko gonbidapenak jaso ditu. Dantzari gisa izan zuen ibilbidea Europan eta Hego Amerikan garatu zen nagusiki eta, Nureyev, Makarova edo Bujones bezalako artista handiekin dantzatu du. Dantzazeko Sorkuntza Koreografikoko Nazioarteko Zentrora gonbidatuta datozen koreografoak hautatzeko ardura du. Halaber, Korzo (Holanda), Dancebase (Erresuma Batua) Danish Dance Theatre (Danimarka), Conseil des Arts et des Lettres du Quebec (Kanada), edo CEPRODAC (Mexiko) bezalako nazioarteko erakundeen koordinazioaz arduratzen da.