Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

Dantzari aplikatutako teknologia

Alex Pachón

2021eko maiatzaren 17tik 19ra

Dantza 4. mailako ikasleekin bideo dantza eta sorkuntza sonoroa praktikak.

Alex Pachón zinemagile gisa proiektu pertsonalak eta efektu bisualen eta animazioaren arloko lanak uztartzen ditu. Artista digital eta arte zuzendari gisa aritzen da baita zineman, iragarkietan, telebistan eta arte eszenikoetan. 45 herrialdetan eta 200 jaialditan baino gehiagotan aurkezten ditu bere lanak. 2014an Bideo Sorkuntzako CANAL + Saria jaso zuen esperimentazio zinematografikoa, soinu artea eta dantza garaikidea uztartzen zituen Cracks piezagatik. Bere lanak ikuslea soiltasun estetikotik egoera deserosoen aurrean jartzeko interesa erakusten du, hizkuntza bisuala eta zuzena erabiliz. Cultura Inquieta, Metropolis TVE2n edo Canal + Xtra bezalako erreferentziazko espazioetan agertu da, American Dance Video Anthology-n hautatua eta Taiwaneko Taipei-ko Arte Garaikideko Bienalera gonbidatuta izan da. Bere azken lanek zinemaren eta dantzaren arteko batasunaren aukerak sormen askatasun handienetik aztertzeko interes handia islatzen dute. 2016az geroztik FIVER zuzentzen du, Espainian oinarritutako ikus-entzunezko plataforma garrantzitsuena dantzaren laguntza, ekoizpena, prestakuntza, artxiboa eta hedapenerako.