Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZAKO MUNTAIA

Ziomara Hormaetxe

2023-2024. Emanaldiak: 2024ko martxoaren 13 eta 14 an

Biografia:

Ziomara Hormaetxe Gernikan jaiotako euskal koreografoa da. 2016 an sortu zuen Ziomara Hormaetxe Company eta ordutik, bere sorkuntzetan zuzendari eta interprete modura zein dantzari independiente gisa jarduten du. Bere lanetan teknologia berriei eta dantzari ateak irekiz, bideomappinga edota bideo interaktiboak ikertu ditu. Azkenaldian Biarritzen du bere egoitza artistikoa eta dantzaren pedagogia zein proiektu koreografiko desberdinetan dihardu. Orain, Azkuna Zentrorako proiektu batean murgilduta dago, teknologia berrien eta arte eszenikoen Europako ACuTe programaren barruan. Bertan estreinatuko du pieza berria 2025eko maiatzean.

 

PROPOSAMENA/ PROPUESTA

Irakasgaiaren helburua dantza lan bat eszenaratzeko prozesu bat egitea da, testuinguru profesional batean gerta daitekeen moduaren ahalik eta antzekoena. Horretarako, ospe eta ezagutza profesional handiko sortzaile eta zuzendaria ekartzen da Dantzertira.

Show

Sare sozialetan intimitatearen galera eta bizitza “Show”  bihurtzeari buruzko hausnarketa poetikoa da dantza lan hau.

Norberaren barne-unibertsora iristeko ezintasuna planteatzen du,  non benetakotasunik eza zein gehiegizko frustazioa gailentzen diren. Errealitatearen jabetzea barne-hutsuneak berak eragindako larritasun hasperenetik etorriko da, elkarrekin konektatzeko/izateko/egoteko bidea beste bat dela iradokiz.

 

Zuzendaritza eta koreografia: Ziomara Hormaetxea

Interpreteak: Ainara Bento, Lucía López, Iñigo Rementeria,  Alejandra Sancho, Alazne Uralde