Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZA KLASIKOAREN TEKNIKA

Andoni Aresti

2016 otsailaren 15etik martxoaren 10era

AURKEZPENA / BIO

Andoni Aresti, Madrilgo R.E.S.A.D.en (Real Escuela Superior de Arte Dramático) Arte Dramatikoan Lizentziatua. Ballet Klasikoan Diplomatua Canneseko Centre International de Danse Rosella Hightoweren (Francia). Erromako N.U.C.T.en (Nueva Universidad del Cine y Televisión) Diplomatua, eta Solfeo eta Coralean Diplomatua Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan.

CV / ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Estatu mailan Victor Olaeta, Jon Beitia eta Anatol Yanowskyrekin dantzatu ondoren, 1986ean Jeune Ballet Internationalak kontratazen du, Rosella Hightowerren zuzendaritzapean. 1988tik 2000. Urtera Municheko Operan Dantzari gonbidatu bezala parte hartzen du, Stuttgardeko Barroko Jaialdian eta baita Klagenfurtean (Austria) ere. 1988an Salzburgoko balletean sartu zen, eta 1990ean, Peter Breuer zuzendaritzara iritsierarekin (Koreografoa, dantzari izarra eta German Dance Award 2015eko irabazlea) bakarlari rolak hartzen hasten da, dantzari nagusi bezala bukatuaz eta berarentzako Breuerrek berak sortutako rolak interpretatuaz, hala nola “Un tango de amor”eko Horacio, “Der gott gelitbe”eko Salieri, “Der kuss”eko Rodin, besteak beste. 2000ko ekainean Goldenen Hanswurst saria jaso zuen (Austriako Antzerkizaleen Elkarteak ematen duen Pubklikoaren Saria), arteari eginiko zerbitzuagatik.

DESKRIBAPENA / HELBURUAK

Dantzan, edozein mugimentu egiterakoan edota edozein emozio trasnmititzerakoan askatasuna izateko nehitaezko baliabidea da teknika. Nahiz eta dantza klasikoak zenbagaitzak diren “akzio fisikoak” ebatzi eta garatzeko formula anitzak oparitzen dizkigun, nire borondate pedagogikoa pasabide tekniko bakoitza (mugimenduan dagoen esaldi bat), aktitude, intentzio, proiekzio eta, bereziki, emozio baten bitartez mugimendu bakoitzaren interpretazio pertsonalean bilaka daitekeela transmititzea da, dantzari (ikasle) bakoitzak bere berezko pertsonalitatea bilatu/topatuaz eta, honela, ARTE bihurtuaz. Dantzari eta aktore moduan nire esperientziatik, tailer honen objektiboa, -ezagutza teknikoaren tnasmisioaz at-, mugimendu bakoitzaren bilatzean, deskubritzean eta berezko egitean bidelagun izatea da, topatuko ditugun eta gure gorputzak gu geu sorprendituko gaituen forma eta emozio suma ezinak gogo biziz konkistatzeko.