Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZA GARAIKIDE TAILERRA

Victoria Miranda

2016ko urtarrilaren 7tik 15era

AURKEZPENA / BIO

Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bidez Nueva York-en dantza ikasketak egiten ditu Merce Cunningham Dantza Eskolan. Geroago Europa Erkidegoan beste beka bat lortzen du eta Dantza Garaikidea CNDC L’Esquisse eskolan graduatu zen. 2013an 7 ENEDAC (Xalapa, Mexico) epaimahai kide eta irakasle gisa gonbidatua izan zen. 2007an Burgos-Nueva York Dantza Nazioarteko Lehiaketan Dantza bertikal espezialitatean epaimahai lanak egin zituen. 2014an SoloDos en Danza saria irabazi zuen Burgos-Nueva York Lehiaketan. bere lan koreografikoak hainbat herrialdetan taularatu dira (Espainia, Brasil, Chile, Venezuela, Grecia, Costa Rica, Grecia, Canadá, Uruguay,…). Xalapa Unibertsitatea, Burgos Kontserbatorioa, Maria de Avila Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioa eta Costa Rica Konpainia nazionalerako koreografiak egiten ditu. Carmen Wernerrekin (Nazional dantza saria 2007) zuzendaritza laguntzaile eta intérprete gisa lan egin du 7 urtez.

CV / ESPERIENTZIA PROFESIONALA

St. Gallen Theater dantzari, repetidora eta koreografia asistente gisa aritu da koreografo gonbidatuak diren Josef Frucek eta Linda Kapetanea (Rootlessroot). Interprete bezala Johannes Wieland, Toula Limnaios, Rafaele Giovanola, Linga Company, Eric Trotier, Phillip Tallard, Ruses Project, Arrieritos, Maura Morales ekin lan egin du. Azken urte hauetan mundu osoa zeharkatu du giran: EEUU, Turquía, Japón, Corea, Marruecos, Rusia, Armenia, Italia, Francia, Alemania, Suiza, España, Polonia, Portugal eta Ego- Zentroamerika. Japon eta Turquian koprodukzioak egiten du Carmen Wernerrekin batera Asistente eta dantzari moduan. 2003tik aurrera pedagogia lanak garatzen ditu aldizkako hainabt eskolatan eta instituzioetan: SEAD,The Place, Marameo, Henny Jurriens Foundation, Burgos Kontserbatorioa, María de Ávila Goi mailako Kontserbatorioa , Nunart, Staatstheater Kassel, Cocoon Dance Company, Linga Dance Company, Theater St. Gallen, Brasil, Costa Rica, México, Colombia, Venezuela, Chile, Japón, Rusia, Canadá. Gaur egun bi lan berriak bukatu ditu: Maura Moralesekin batera “ Carne Cruda”, eta “DROP “ sorkuntza berria Los INnato konpainiarekin (Costa Rica). 2013tik Conexion Samabaia Brasilgo egitasmoan parte hartzen du. Disziplina arteko artisteen elkartukea izanik.

DESKRIBAPENA / HELBURUAK

Tailer klasea oso fisikoa da. Desplazamendu sekuentziek atake zentzua, azkartasuna eta mugimenduaren zehaztasuna beharko dituzte. Kurtso honen helburua parte hartzaileak banakako presentzia sendoa lortzen laguntzean datza. jarraibide nagusiak hauek izango dira: Koordinazioa, abiadurak, gorputz atal desberdinen disoziazioa eta gorputz zentro sendoa ezartzea. Ariketa eta jolasen bidez Senseless honetan murgilduko gara. Errepikapenean eta ariketen birziklatzearen gainean lan handia egingo dugu. “Primitiboatatik lan egin, sentsu ezatik, subjetibitatetik”. Denok eta bakoitzak duen funtzezkoak eramanda utziko gara egoera físikoa eta primitibora iristeko. betiko ereduak puskatzen saiatuko gara gu geuk harritu arazteko. Akzioek beraiek hitz egiten dute. Sinpletasuna eraman gaitzakeen lekuraino. Gutxi gehiago da….