Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZA GARAIKIDEKO TAILERRA

Iratxe Ansa

2015eko azaroaren 13tik 23ra

AURKEZPENA / BIO

Iratxe Ansa Donostiako Musika Goi Mailako Kontserbatorioan graduatu zen, bere ikasketak Stuttgarteko John Cranko Schulen jarraituaz. 1993etik Iratxek Basileako Balletean, Gulbelkian Balletean, Dantzako Konpainia Nazionalean, Lyon Opera Balletean eta Nederlands Danse Theateren egin du dantza. Bere karreran Nacho Duato, William Forsythe, Jiri Kylian, Crystal Pite, Medhi Walerski, Johan Inger, Ohad Naharin, Mats Ek, Nils Christe, Patrick de Bana, Wayne McGregor, Maurice Causey, Alexander Ekman, Rui Horta, Jacopo Godani eta Mathilde Monnier moduko koreografoekin egin du lan, besteak beste.

CV / ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Iratxek gala ugaritan hartu du parte, Madrilgo teatro Realekoan adibidez, edota Bruselaseko Danza para la Vidakoan (Bizitza, bere koreografia aukeztuaz). Tel aviven Nacho Duato eta William Forsythen lanak aurkeztu ditu, beste askoren artean. 2002. urtean benois de la Danseko sarietan hartu zuen parte Nacho Duatorekin batera, bertan bi sari jaso zituelarik. 2002. urtean Premio Selección del Público eta Premio a la Mejor Bailarina irabazi zituen Alemaniako Solo Tanz Internationales jaialdian. 2007an Premio a la Trayectoria Artística en la Asociación de Profesionales de la Danza de España irabazi zuen. Koreografo moduan Iratxe Ansak Opera de Lyon Balleterako, Lines Ballet Junior Companyrako eta gala ezberdinetarako espreski sortutako piezak sortu ditu. 2099tik Nederlans Danse Thetre utzi eta freelance moduan karrera berri bati ekin zion, proiektu berezietan dantza eginaz eta koreografiak sortuaz.

DESKRIBAPENA / HELBURUAK

Iratxeren lana fisikoa da, sorkuntzan oinarritua eta erronka jarraitu bat dena. Mugimenduaren esplorazioak inguruaren imaginak ikusiaz, akzioen bitartez, erritmoak eta soinuak erabilita gauzatzen da. Hasieratik energía nivel handia behar da, azalak lurra ikutze hutsarekin aktibatzen dena hala nola imaginaziozko estimulu ezberdinen bitartez sortutako erritmo aldaketa anitzekin. Hauek gorputzaren inplikazio osos aktibo baten bitartez gertatzen dira, emozionalak izatera iritsita, eta dantzarako motor bezala erabiltzen diren asoziazio perstonalak sortuaz. Lanak kontzentrazio handia eskatzen du: orekatu, sorprenditu, egiten duzuna miatu eta bertan gelditzeko kapaz izatean datza. Iratxek feedback pertsonalak ematen ditu, ikasleei ikuspuntu berriak proposatuaz, ikertutako pautaren bat gogora ekarriaz, eta bere fisikalitate gogorra errekuperatuaz. Modu berean, Iratxe Ansaren errepertorioaren mugimendu sekuentzien gainean lan egingo da, bakoitza intentzionalitate eta kualitate argi batekin, pausuz pausus argituko direnak.