Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko zure gailuan. Bertatik ibiltzea Pribatutasun Politikan azaltzen diren baldintzak onartzea ekartzen du. Aurrera

Itzuli Itzuli

DANTZA KLASIKOAREN TEKNIKA ETA TAILER KOREOGRAFIKOA      

Paolo Mohovich

2016ko apirilaren 11tik 22ra arte

AURKEZPENA / BIO

Paolo Mohovich koreografo italiarra, Balletto dell’Esperiaren zuzendari ohia eta gaur egun Turingo Palcoscenico Dantza Jaialdiaren zuzendaria. Bere estiloa Dantza Garaikide fromalistan kokatzen da eta gestualitaren garrantzia eta besoen mugimendu adierazkorra, musikarekin oso lotuta, ditu ezaugarriak bezala.

CV / ESPERIENTZIA PROFESIONALA

Bere dantza ikasketak Turinen egin zituen Sara Acqueronerekin eta Rosella Hightower Nazioarteko Dantza Eskolan jarraitu zituen. Dantzari gisa Balleto di Toscanan (Italia) aritu da eta Zaragozako Balletean ere, non bakarkako rolak burutu zituen William Forsythe, Uwe Sholtz, Hans Van Manen, Nacho Duato, George Balanchine, Mauro Bigonzetti, eta abarren koreografietan. Koreografo lanetan nazioarteko hainbat konpainiatan aritu da 60 koreografia baino gehiago sortu dituelarik. Hainbat sari lortu ditu hala nola Pariseko Volinine 1. Koreografia saria (1995 eta 1997), Dantza&Dantza saria italiar egitasmo koreografiko hoberenentzat (2010), Maggiodantza Short Time (Florentziako Operako balleta) koreograforik hoberena (2012).

DESKRIBAPENA / HELBURUAK

Bere eguneroko lana dantza klasikoaren klase batekin hasiko da non kolokazioa eta mugimenduaren zabaltasuna landuko diren. Halaber, musikaltasunaren garrantzia teknikaren eta mugimenduaren ñabardureen euskarri gisa erabiliko da. Ikasleekin batera koreografia bat osatuko du honako helburu hauek bilatzeko: sekuentzia koreografiko bakoitzean zentzua eta koherentzia estetikoa landuko da eta ikasleen artean enpatia eta konexioa bilatuko da sorkuntza prozesu honen parte izatea lortzeko. Musikarekin lotutako mugimendu dinamika ezberdinak lortu nahi dira emaitza interesgarria eta profesionala izan dadin.